Entzun Irratia Zuzenean
Lehio berrian

Enedis elkarteak segitzen du internetari lotzen diren Linky argindar kondagailuen pausatzen

2018-
09-
07

Azken berri sailak

Enedis elkarteak segitzen du internetari lotzen diren Linky argindar kondagailuen pausatzen. Berri kontraerrana bada Baionan. Enedisek dio akordio bat ardietsi dutela Baionako herriko etxearekin, instalatzearen kontra diren biztanleentzat. Herritarren erabakia errespetatuko duela dio Enedisek

Hala ere gehitzen du instalatzea ez dela ezeztatzen ahal. Gibelatzen baizik ez dela. Dio 2024-rako, legez, etxe guziek ukan beharko dutela. 
Hendaian, ACE ingurumenaren aldeko elkarteak Enedisen egin moldea salatzen du. Peio Urriza elkarteko kidea:

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Share selected track on FacebookShare selected track on TwitterShare selected track on Google Plus
Deskargatu
ACE elkarterentzat, Enedisen argudio edo erranak, gezurrak dira. Lotsak direnen konbentzitzeko baizik ez dela. Bere aldetik, Hendaiako herriko etxeak gutun bat bidali dio Enedisi, galdetuz, Hendaiarren erabakia errespeta dezan.
ACE elkarteak bilkura publikoa antolatzen du ostiral arats huntan 7 etan Hendaiako autoportuko gelan, Linkirik ez Xiberoako kolektiboko Pierre Visseler-ekin.