Entzun Irratia Zuzenean
Lehio berrian

Eraikitzekotan diren Azkaingo eskola publikoak gatazka sortu du

2018-
04-
10

Azken berri sailak

Hiri erdiko Burdin Bidea karrikan da Larzabal familiaren 5 500m²ko lurra, martxoaren 15etik Azkaingo herriko etxearena da. Hainbat kalapiten ondotik indarrez eskuratu du lurra herriko etxeak justiziaren bidez, jabetza kentze-abisu batekin, hor eskola publiko berria egiteko asmoa baitu. 2014ean interes publikokoa deklaratua izan zen lur hori baina familien arteko desadostasunaren ondorioz ez da gauzatu tratua.

Proiektuak beranta hartu du urte hauetan, gaur egun eskola publikoan 170 haur badira eta betea da. Leku aldaketa horri esker, orain arte prefabrikatuetan diren Ikastolako 90 bat ikasleek, eskolaren egoitza zaharra har lezakete.


Anita Lakarra Azkaineko urbanismoko axuantaren iduriko ez zen beste aukerarik kanporatze abisua emaitea baino, lur hori beharrezkoa dute. Jean Louis Laduche auzapez ohia eta Altxa Azkaine oposizioko taldeko kidearen iduriko denbora galtzea izan da afera guzi hori.


Larzabal familiak auzitan eman du Anita Lakarra urbanismo axuanta, afera hortan interes pribatuak hartzeagatik :

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Share selected track on FacebookShare selected track on TwitterShare selected track on Google Plus
Deskargatu

>> Deskargatu


 

Euskalirratiak Twitterren

RSS Sindikazioa

Atom RSS
Euskalirratiak

Publizitatea

 

Bidali iragarkia honako formularioa erabiliz

 

Azaldu proposamena gurekin harremanetan jarriz

 

Ikusi entzuleei buruz xehetasunak