Entzun Irratia Zuzenean
Lehio berrian

 

"Erakuts deizaiogun munduari, you are in the Basque Country"

2018-
07-
20

Azken berri sailak

"Erakuts deizaiogun munduari, you are in the Basque Country" lemapean aldarrikapen eguna antolatuko dute heldu den larunbatean, uztailaren 28an, Frantziako itzulia EHtik pasatuko denean.  Egun hortan bide bazterrak herri aldarrikapenez hartzeko gomita luzatu dute hainbat herritarrek. "Aldarrikapen festa haundi bat" iragarri dute bezperatik hasiz.
Jakina da uztailaren 27 eta 28an bideak hetsiak izanen direla, eta hortako, proposatzen dute  asteburu bat lehenago, igande huntan (uztailaren 22an), denak Senperen biltzea etapa horren egiteko. Garikoitz Mujika herritar antolatzailea:

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Share selected track on FacebookShare selected track on TwitterShare selected track on Google Plus
Deskargatu
Hitzordua igande huntan beraz: goizeko 10etan Senpereko UTSALEA aparkalekuan. Eta heldu den larunbateako ekimenaren gune nagusia Uztaritze eta Zuraide arteko bidean izanen da, Pelenborda lan eremuaren gunean. Eguerdian gainera, Giza Mosaiko bat antolatuko dute. Egunean berean bidea moztua izanen denez, bertara hurbiltzeko xehetasunak atxemanen dituzue Tourra.eus webgunean. Eta antolaketan laguntza emateko ere izena eman dezakezue bertan.
 
 

Euskalirratiak Twitterren

RSS Sindikazioa

Atom RSS
Euskalirratiak

Publizitatea

 

Bidali iragarkia honako formularioa erabiliz

 

Azaldu proposamena gurekin harremanetan jarriz

 

Ikusi entzuleei buruz xehetasunak