Entzun Irratia Zuzenean
Lehio berrian

 

 

"Errekorarena ezustekoa, bainan irabaztea izan da amets bat betetzea"

2017-
05-
29

Azken berri sailak

Mendi lasterketan, aurten, asteburu berdinean gertatu dira Euskal Trail eta Zegama Aizkorriko mendi maratoia. Eta Gipuzkoan, errekorren urtea izan dela erraiten ahal da, bai mutikoetan eta bai nesketan, orain arteko denborak hobetu bait dituzte irabazleek. Mutikoetan, Stian Angermund norvegiarrak irabazi du 3 oren 45 minutu eta 8 segunduko denbora egin du, Kilian Jornetek 2014an egin errekorra hautsiz. Eta Nesketan, Maite Maiora, Mendaroko lasterkaria izan da azkarrena, 4 oren 34 minuta eta 27 segundutan iragan ditu 42.5 kilometroak, hunek ere errekorra eginez. Gipuzkoarrak, pentsatzen zuen irabazten ahal zuela, baina errekorra egitea, sorpresa izan da.

Maite Maiora :

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Share selected track on FacebookShare selected track on TwitterShare selected track on Google Plus
Deskargatu

>> Deskargatu
Egia da Maiorak nahiago duela beroa euria baino eta egia ere menturaz igande huntan, ez duela hain berorik egin. Beti ere ostiral atsaldean Kilometro bertikalean, 2garren bukatu zuen Maiorak. Mutikoetan, Laugarren Aritz Egea urretxuarra izan da. Egeak euskaldunen errekorra hautsi du ere, 5oren 55minuta eta 41 seguduko denborarekin.

Euskalirratiak Twitterren

RSS Sindikazioa

Atom RSS
Euskalirratiak

Publizitatea

 

Bidali iragarkia honako formularioa erabiliz

 

Azaldu proposamena gurekin harremanetan jarriz

 

Ikusi entzuleei buruz xehetasunak