Entzun Irratia Zuzenean
Lehio berrian
Bannerra

Eskola karta berriak zer esana eta haserrea piztu du

2019-
02-
06

Azken berri sailak

Ostegun huntan bilduko da Paueko ikuskaritza, heldu den sartzeko eskola kartaren finkatzeko. Donamartiri eta Donoztiriko eskola publikoko burraso eta ikasleek bidaia eginen dute.

Haur kopurua apaldu zela eta, frantsesezko postu erdi bat kendu zieten joan den sartzea kari.
Haatik, heldu den sartzerako, 60 bat haur izanen direla aurre ikusi eta, euskarazko postu erdi bat gehiago galdegiten dute.Nikolas Elizalde burrasoa

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Share selected track on FacebookShare selected track on TwitterShare selected track on Google Plus
Deskargatu
Hitza atxik dezan beraz galdeginen diote Donamartiri eta Donoztiriko burraso eta ikasleek, Pierre Barrière ikuskariari, ostegun huntako ikuskaritzaren karietara.
Hendaiako Lissardy eskolaren kasuan frantseseko irakasle postu erdi bat galtzekotan dira.Lissardy eskolako guraso eta irakasleen esanetan aklademia ikuskaritzak ez du Hendaiako eskolen izaere berezia kontuan hartzen, lissardy eskolan esaterako ikasleen %51 hegoaldetik edota beste herrialdeetatik etorritakoak dira, guztira 14 nazionalitate ezberdin biltzen dira. Frantsesa edo euskara menperatzeko zailtasunak dituzte. Céline Etchebarne Ikas Bi-ko permanentea:

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Share selected track on FacebookShare selected track on TwitterShare selected track on Google Plus
Deskargatu
Hendaiako Lissardy eskolaren egoera berdinean Donamartiri-Donoztiriko RPI edo eskola bateratuan ere, postu erdi bat mehatsatua da. Ostegun honetan elkarretaratze bat prestatzen ari dira Pauen Akademia ikuskaritzaren aitzinean.