Entzun Irratia Zuzenean
Lehio berrian

Eskoziaren liburu zuria: Josemari Pastor.

Asteazkenean aurkeztuko da Glasgowen 670 orrialdetan independentziaren inguruko xehetasun guztiak bilduko dituen Liburu Zuria. Alex Salmond, Eskoziako lehen ministroaren esanetan “gida horretan adieraziko dira independentziaren aldeko argumentu ekonomiko, sozial eta demokratikoak”.
Nicola Sturgeonek adierazi du Liburu Zuriak independentziaren inguruko galdera guztiak erantzungo dituela. Nolako aitortza jasoko luken Eskoziak, bidean eman beharreko urratsak eta negoziazioak, horretarako prestaketak eta bozketaren ondorengo trantsizio garaian lortu beharreko akordioak. Horretaz gain, dokumentuak “Eskoziaren sendotasun ekonomikoa agerian utziko duela”, gaineratu du.

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Share selected track on FacebookShare selected track on TwitterShare selected track on Google Plus
Deskargatu
Liburu horretan biltzen den bezala, 1707an Ingalaterra eta Eskoziaren arteko Batasun Agiria sinatu zen urtemugarekin bat eginez, 2016ko martxoaren 24an aitortuko litzateke independentzia. Urte bereko maiatzean bertan deituko lirateke lehen hauteskundeak, herri independente gisa.