Entzun Irratia Zuzenean
Lehio berrian

Eskuin muturrak gora egin du ipar euskal herrian.

Eskualde eta departamendu gehinetan bezala, eskuin muturrak gora egin du Ipar euskal herrian ere. 
3 garren alderdi bozkatuena bilakatu da bozen %17a eskuraturik.
Hala ere, eskualdeko emaitzekin konparatuz, gorakada ez da beste departamenduetan bezain haundia izan.
Joan den martxoko departamenduko bozen emaitzekin konparatuz, 4 ponduz hobetu ditu emaitzak Fronte nazionalak Ipar Euskal Herrian.
Baigura Mundarrain bozka eremuan gorakada zinez haundia izan da. %10.76 tik % 18.45 erat pasatuz. 
Hendaia eta Bokalen jadani, erran bezala, 2 garren heldu da.
Eta Fronte nazionaleko hautagaiak sorpresa sortu baituzen Errobi Aturri bozka eremuan departamentaletan bigarren itzulirat pasatuz, aldi huntan 3 garren indarra da. Bainan emaitzak hobetuz, %16.7 tk %20.82rat pasatuz