Entzun Irratia Zuzenean
Lehio berrian

et incarnatus

1996. Felipe Gorritiren heriotzaren ehungarren urtemugako, ospakizun kontzertuetan dozena bat musikari gaztek sortu zuten taldea, Migel Zeberioren lemapean. Et incarnatus (est) izenak ere hastapen haietako errepertorioarekin du zerikusia. Orduz geroztik asteroko lanean eskarmentu handia jaso du eta zerrenda amaigabea osatzen duten europar musikari eta konposagileekiko elkarlanak ate ugari iriki dizkio; jazza, popa, autore kantagintza, zinema eta musika garaikidea… egun musikagin­tzak dituen esparru gehienak jorratzeko eta hauetaz ikasteko parada izan du. Esan genezake grabaketen munduan nabarmendu direla, hogeitik gora baitira parte hartu duten diskoak: Imanol, G. Tejada, T. Garces, M. Erentxun, B. Lertxundi, I. Salvador, P. Aizpiri, La Buena Vida, A. Unzu, J. Muguruza, M. Paulo, B. Mendizabal, Phil Woods…


Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Share selected track on FacebookShare selected track on TwitterShare selected track on Google Plus
Deskargatu

>> Deskargatu