Entzun Irratia Zuzenean
Lehio berrian

Euskal Elkargoaren gobernantza paktoa arraberrituko da

Euskal Elkargoaren gobernantza paktoa arraberrituko da 2020ko hauteskundeen ondotik. Eta heldu den martxoaren 16-an eztabaidatua izanen da paktu berria Hiriguneko osoko bilkuran.

EH Bai alderdiak proposamenak ekarri nahi izan ditu bilkura aintzin, gaur egungo antolaketari beharrezkoak iruditzen zaizkion egokipenak aurkeztuz.
Ildo nagusietan, Lurralde poloen azkartzea, eta ardura metaketak gelditzea. Iker Elizalde EH Bai-ko bozeremailea.

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Share selected track on FacebookShare selected track on TwitterShare selected track on Google Plus
Deskargatu
Erran bezala Martxoaren 16-an eztabaidatua izanen da Gobernantza berriaren paktua Euskal Elkargoko osoko bilkuran. Atzoko egunean bederen, hautetsiek ez zuten oraino Elkargotik proposamenik eskuratua.