Euskararen Erakunde Publkoak ez du diru emendaketarik bozkatu Euskal Irratientzat. 12 urte dira laguntza ez dela goratu
Urteko diru banaketa jakinarazi du atzo EEPk Eusko Jaurlaritzarekin batera Baionan egin duen prentsaurrekoan. 130.000€ gehiago banatu dituzte , hots 1.730.000 €uro, 80 proiektuen artean banatuak. Azpimarraztekoak diren emendaketetan, lehenik AEK-rena, 56.000€ gehiago eskuratuko baititu aurten, helduen formakuntza profesionala segurtatzeko. Seaskak aldiz 20.000 euro gehiago, funtzionamendu orokorra eta teknikoa segurtatzeko. Arantxa Idieder bertan zen atzo, eta Patxi baztarrika Hizkuntza politikarako sailburuordearekin eta Bernadette soulé EEPko zuzendariarekin mintzatu da:
Patxi Baztarrika, Hizkuntza politikarako sailburuordea:
Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.
Bernadette Soulé, EEPko zuzendaria:
Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.
Azken eguneratzea hemen: Osteguna, 2016(e)ko uztailak 07