Entzun Irratia Zuzenean
Lehio berrian

"Euskal Herrian erabaki, Zazpiak bat” lemapean,Ezkerreko abertzaleek Larresoron ozpatu zuten aberri eguna.

Aberri Eguna bateratua nahi zuten ezkerreko alderdi abertzaleek, burujabetza eta erabakitze eskubidea aldarrikatzeko.

Sortu, Aralar, Abertzaleen Batasuna, Eusko Alkartasuna, eta Alternatiba Europari begira ezarri dira ; Eskoziak edota Kataluniak independetziaruntz egiten dituzten pausuak goraipatuz. Bainan frantziar eta espaniol estatuen blokeoa kondutan hartu gabe, herritarren erabakiak azkarrago izan behar duela azpimarratu nahi izan dute.
Igande huntan aberri eguneko beste bi hitzordu. Independentistak sareak proposatzen duena Iruñan, 12:00etan abiatuko da manifestazioa Golem zinema aretoetatik, “Gehiengoaren nahia, Independentzia” lemapean. Eta EAJ alderdiak Bilbon du hitzordua, Plaza Berrian, Euskadi Europara begira lelopean.

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Share selected track on FacebookShare selected track on TwitterShare selected track on Google Plus
Deskargatu