Entzun Irratia Zuzenean
Lehio berrian

Euskal Herriko egitura politiko berria aztertzeko, joan den Otsailetik lan bilkurak egiten dituzte. Jojo Bidart.

Euskal Herriko egitura politiko berria aztertzeko, joan den Otsailetik lan bilkurak egiten dituzte, erregularki, Iparraldeko 10 Herri elkargoetako ordezkariek. 

Joan den astean iragan da bostgarren bilkura eta Jojo gure lankidea mintzatu da lan taldean parte hartzen duen Antton Kurutxarri Garzi- Baigorriko Herri elkargoko ordezkariarekin Erraiten dauku zer giro den hautetsien artean eta zein den projektua…

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Share selected track on FacebookShare selected track on TwitterShare selected track on Google Plus
Deskargatu
Projektua zehaztu ondoan, presentatua izanen da, urte ondarrean, Iparraldeko 158 Herriko kontseilueri, lehen abisu bat eman dezaten. Ondotik, projektuaren eremua definituko du Prefetak eta azken erabakia heldu den urtearen erdian hartuko dute Herrietako hautetsiek.
Heldu den astelehen arratsaldean Hautetsien Kontseiluko Biltzar Nagusia iraganen da. Entzun dugunez Jean Jacques Lasserrek bere kargua hutz lezake eta  lehendakari berria hautatua izan beharko da.