Entzun Irratia Zuzenean
Lehio berrian

Euskal Herriko haurren babes zentroko Finantza zuzendariari, urte luzez jasanarazitako jazarpena leporatu diote atzo 2 langilek Baionako auzitegian

2020-
06-
10

Azken berri sailak

 10 bat urtez jasandako jazarpena salatu zuten atzo, “haurren babes
zentroko” 2 langilek, Baionako auzitegi korrekzionalean.
Egitura hortako finantza zuzendariari leporatu dizkiote urte
luzez jasandako umiliazio, bazterketa, lan gehigarri eta tratamendu
gaiztoak.

CFDT sindikatuak ditu 2 langileak sustengatu. Franck Calleja
sindikatuko kideak azpimarratu digu, hilabeteak zirela
« Haurren Babes zentroko » Finantza zuzendariari bere jarrera
ez zela egokia onarrarazten saiatzen zirela. Bainan erantzunik
ez eta, auzitarat eraman behar izan dutela afera.

Auzia pausatu duten 2 langileen abokatuak, biktima estatutua
ezagutua izan zaien galdegin die Baionako auzitegiko
epaileari. Baita bi urteko lanaren saria kalte ordain bezala.
Finantza zuzendariak berriz ukatu ditu leporatuak zaizkion
jazarpenak.

Erabakia uztailaren 7an jakinen da.
 

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Share selected track on FacebookShare selected track on TwitterShare selected track on Google Plus
Deskargatu

KAXIXA koronabirusa

Euskalirratiak Twitterren

RSS Sindikazioa

Atom RSS
Euskalirratiak

Publizitatea

 

Bidali iragarkia honako formularioa erabiliz

 

Azaldu proposamena gurekin harremanetan jarriz

 

Ikusi entzuleei buruz xehetasunak