Entzun Irratia Zuzenean
Lehio berrian

Euskal Herritik Eskola Handietarat elkartearen Biltzar Nagusia iragan da astezken arratsalde huntan

Goizetik kopuru handian elgarretaratu dira eskola handietatik pasa eta munduan zehar enpresa ezberdinetan lanean ari diren Iparraldeko gazteak. Ortzaizen diren Brana enpresa berria eta Goikoetxea heltzegintza enpresa bisitatu ondoan Irisarriko Artzain ostatuan egin dute urteko Biltzar nagusia.

Haien helburu nagusia, Iparraldeko Lizeoetan diren ikasleei ahal bezain bat informazio eskaintzea da. Gainera, aurten,  zailtasun ekonomikoak dituzten ikasleei diru laguntzak eman dizkiete, tokiko enpresa batzuek eskainirik. 

Heldu den urtean ere diru laguntzak eskainiko dizkiete beharretan diren ikasleei. Beste helburua, goi mailako formakuntza lortu duten gazteak berriz Euskal Herrirat etorraraztea dute, tokiko garapena laguntzeko.

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Share selected track on FacebookShare selected track on TwitterShare selected track on Google Plus
Deskargatu