Entzun Irratia Zuzenean
Lehio berrian

Euskal Presoen auziari buruzko lan esparru bat ireki da justizia ministeritza eta Ipar Euskal herriko delegaritzaren artean

2017-
10-
23

Azken berri sailak

Bake Bideak jakinarazi du, Euskal Presoen auziari buruzko lan esparru bat ireki dela justizia ministeritza eta Ipar Euskal herriko delegaritzaren artean. Jean-René Etchegaray, Euskal Hirigune Elkargoko Lehendakaria eta Baionako auzapeza, Michel Tubiana, Frantziako Giza Eskubideen Ligako ohorezko Lehendakaria, Michel Berhocoirigoin, Bake Artisaua, ,  Vincent Bru, Pirinio Atlantikoetako Diputatua eta  Anaiz Funosas, “bake bidea antolakundeko Lehendakaria dira Iparraldeko delegaritza ordezkatzen dutenak. 

2017.urte honetan uztailaren eta urrian izan dira orain arteko bi bilurak, eta azaroan ere beste bat egitekotan gelditu dira. Anaiz Funosas Bake Bidea taldeko Lehendakariaren erranetan, bigarren bilkurak lan esparru bat dagoela berretsi du:

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Share selected track on FacebookShare selected track on TwitterShare selected track on Google Plus
Deskargatu
Lehen aldia da Frantziako Justizia Ministeritzarekin elkarrizketa bide bat zabaltzen dela. Eta gobernuak oraindik kopromisorik hartu ez badu ere, helburutzat jotzen du ordezkaritzak, presoen gaia prespektiban jartzea eta lanean segitzea, auzia behar den tokian jartzeko. Prozesu luzea izanen dela azpimarratu du Bake Bideak, eta oraindik ere lehen etapan aurkitzen direla.

Euskalirratiak Twitterren

RSS Sindikazioa

Atom RSS
Euskalirratiak

Publizitatea

 

Bidali iragarkia honako formularioa erabiliz

 

Azaldu proposamena gurekin harremanetan jarriz

 

Ikusi entzuleei buruz xehetasunak