Entzun Irratia Zuzenean
Lehio berrian

Euskal presoen egoerari aterabide bat aldarrikatzeko, "Konponbide gosez" ekimena abiatu dute

Euskal presoen egoerari aterabide baten galdegiteko, “Konponbide gosez” izeneko ekimena abiatu dute 4 gaztek Hiriburun, gose greba bat eginez, 2 astez. Dispertsioa bukatu, larrikin eri diren presoak libratu eta baldintzapeko askatasunak aplikatu: lehen urrats horiek Frantses gobernuak gauza ditzan eskatzen dute.

Karpa bat muntatu dute, jendeer idekia. Eta atzo sustengatzerat etorri hautetsien bisita ukan dute – Horietarik 2 ziren Pierre Guillemotonia eta Daniel Oltzomendi , Lehuntze eta Izurako auzapezak – lehenik zer dion gazteek antolatu ekimenaz aipatzen dauku Daniel Oltzomendik

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Share selected track on FacebookShare selected track on TwitterShare selected track on Google Plus
Deskargatu
Hor ziren ere Arbonako Marie-Josée Mialocq, Milafrangako Robert Dufour , Hendaiako Kotte Ezenarro, Hiriburuko Alain Iriart eta Baionako Jean-René Etxegarai auzapezak. Baita ere Colette Capdevielle eta Peio Claverie Baionako eta Miarritzeko hautetsiak 
Arrats guziz ere 7tan, presoen sustenguz elgarretaratzeak badira  Hiriburun ; eta elgarretaratze bereziak uztailaren 15 eta 21ean Donibane Garazin, Maulen eta Baionan.