Entzun Irratia Zuzenean
Lehio berrian

Euskarazko material pedagogiko berria

Heldu den sartzetik goiti, lehen aldikotz Ipar Euskal Herrian, euskara murgiltze sisteman ariko diren, lehen mailako ikasleek material pedagogiko eta metodologia berarekin ikasten ahalko dute idazten eta irakurtzen.

EEPk eta Hezkunde Nazionalak sustengaturik, eta 2013an SEASKAk egin eskaerari erantzunez, IKAS euskal pedagogia zerbitzuak azken lau urteetan landu eta garatu duen EUSKARA 1 izeneko ikasketa-tresna aurkeztu berri du. Eskuliburu, ariketa-liburu, album, joko-karta, afitxa, kantu eta fitxategi fotokopiagarriez gain, sarean lantzeko materiala ere bada.

Heldu den urtean xiberotarrera egokituko dute material pedagogiko hau guztia. IKASek iragarri baitu, hau abiapuntua baino ez dela. Izan ere, urtez-urte ikasketa-tresna berria osatuz joanen dira. Helburua baita saldo handian hasten diren ikasleak baxoraino atxikitzea. Jaki Elkano:

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Share selected track on FacebookShare selected track on TwitterShare selected track on Google Plus
Deskargatu

Azken eguneratzea hemen: Astelehena, 2017(e)ko uztailak 10