Entzun Irratia Zuzenean
Lehio berrian

2O13ko krisiaren ondoren bi mila langile beste kooperatibetan arrahartuak izan ziren

2019-
04-
16

Azken berri sailak

Euskal Irratiek Arrasateko kooperatibetaz egiten ari garen saio berezi hauetan ezin ahaztu 2013an izan zen krisia. Izan ere Fagor etxe tresna kooperatibak itxi beharra izan zuen 2013an, batez ere Espainian lehertu zen krisi ekonomikoaren eraginez. Sekulako ezin egona sortu zuen etxeko elektrika tresnak sortzen zituen kooperatibaren hesteak, bai Kooperatiben ereduaz, eta baita euskal ekonomiaren geroaz ere zalantzak piztu zituen. Joxean Alustiza Fagor taldeko 8 kooperatiben presidentea da eta Goiz Berrin ukan dugu :

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Share selected track on FacebookShare selected track on TwitterShare selected track on Google Plus
Deskargatu
  
Gaur egun FAGOR taldeak 5.300 langile ditu Euskal Herrian, horietarik 3.800 bazkideak dira eta Euskal Herrian 19 lantegi dituzte. 
Langile kopurua bikoizten da, Euskal Herritik kanpo beste bost mila langile baititu Fagorrek. 2O13ko krisiaren ondoren bi mila langile beste kooperatibetan arrahartuak izan ziren, aldiz 900 inguruk auzibide bati ekin zioten, oraindik bukatu gabea dena