Entzun Irratia Zuzenean
Lehio berrian

Federazioa


Ipar Euskal Herriko 4 irratiak elkarturik

1997ko ekainaren 10ean sortu da Euskal Irratiak elkartea. Ipar Euskal Herriko hurbileko euskal irratiak batzen dituen federazio horrek 4 kide dauzka gaur egun : Antxeta irratia (Hendaia) – Gure Irratia (Uztaritze) – Irulegiko irratia (Donibane Garazi) – Xiberoko Botza (Maule).

Podere publikoekilako harremanak segurtatzea eta euskal irratien interesak laguntzea ditu helburutzat Euskal Irratiak federazioak. Bertzalde, eguneroko programazioaren %80a amankomuna proposatzen dute 4 irratiek elkarturik.

Gainerateko %20a tokian tokiko gaiekin osatzen du irrati bakotxak.

Helburu nagusiak :

  • Euskal kostan, barnekaldean edota euskal herritik hurbil kokaturik, tokiko irrati sare horri esker informazioa zabaldu,
  • Uhinetan mintza daitezen belaunaldi guziak, eragile guziak, izan daitezen elkarte, politik, instituzione edo kultur sailetakoak,
  • Lurraldeko zozial, kirol eta kultur animazionetan partaide azkar bat izan nahi,
  • Baserriko biztanleek duten bakartasun sentimendua guttitu, bereziki adinekoentzat,
  • Eztabaidak sustatu : zerbitzu edo elkarte egituretan, sindikatetan, enpresetan, herritarren bizian, ekimenetan ari diren guzien iritziak bildu eta trukatu,
  • Aterabide negoziatuak atzemateko aukerak eman, hunkiak diren egile ezberdinak elkartuz eta entzunez.

Azken xehetasunak :

  • Emankizunak etengabe : egunero (24/24) urte osoan (365/365).
  • Orotara, 31 lagun ari dira lanean federazioan.
  • Buxet orokorra : 1.310.000 euro
Azken eguneratzea hemen: Asteartea, 2010(e)ko azaroak 16