Entzun Irratia Zuzenean
Lehio berrian

Finantza legeagatik, Baionak prefetarekin kontratu bat pasa beharko du

2018-
02-
13

Azken berri sailak

60 milioi euroko aurrekontua duten herri guziek kontratu bat pasatu beharko dute tokiko prefetarekin. 2018-2020 arteko gobernuaren finantza legeak eskatzen duenez, neurri handiko 340 herri eta kolektibitateek harreman bat ukan beharko dute prefetarekin, helburua Frantziaren defizita zaintzea eta gastu publikoak mugatzea da. Kasu hortan da Baiona, kontratua ez da oraindik izenpetua izan prefetarekin, baina joan den osteguneko kontseiluan galdera ainitz egin dira neurri berri horri begira. auzapeza ez da arranguratzen hortaz, oposizioaren aldetik beldur dira herriek ezingo duten nahi bezala erabili aurrekontua.

Entzun, Jean-René Etchegaray eta Jean Claude Iriart jarraian :

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Share selected track on FacebookShare selected track on TwitterShare selected track on Google Plus
Deskargatu

>> Deskargatu
Baionak 2018ko lehen semestro bukaera aitzin izenpetu beharko du kontratua prefetarekin. Kontratu hortan, herriak engaiatzen dira beren funtzionamendu gastuak %1,2z baino gehiago ez emendatzea 2022 arte.

Euskalirratiak Twitterren

RSS Sindikazioa

Atom RSS
Euskalirratiak

Publizitatea

 

Bidali iragarkia honako formularioa erabiliz

 

Azaldu proposamena gurekin harremanetan jarriz

 

Ikusi entzuleei buruz xehetasunak