Entzun Irratia Zuzenean
Lehio berrian

France 3 EH albistegiek segituko dute uda huntan

2020-
06-
10

Azken berri sailak

 Momentu batez dudan egon badira ere, azkenean France 3 EH
albistegiek segituko dute uda huntan.

Joan den asteburuan Max Brisson senatariak sare sozialetan
deidarra piztu zuen: France 3 telebista kateko ipar EH-ko
berrisaila, programaziotik kendua izaiteko mehatsupean zela
uda huntan.

Bainan azkenean, astelehenean, Eskualdeko zuzendaritzak
gibelerat egin zuen. Tokiko berrisaila atxikia izanen da, bainan
oraindik finkatzekoak diren baldintza batzuekin. Lan taldea
adibidez, murriztu behar lukete.

René Garat, France 3 EHko kazetariak azpimarratu digu,
Zuzendaritzak ez duela gehiago gordetzen eskualde mailako
antena lokalak orekatu nahi dituela, lekuko berezitasunak
baztertuz.

Martxotik gelditua zen France 3 EHko berrisaila berriz
hedatua izanen da heldu den astelehenetik goiti, aratseko 7ak
10 guttitan.
 

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Share selected track on FacebookShare selected track on TwitterShare selected track on Google Plus
Deskargatu

KAXIXA koronabirusa

Euskalirratiak Twitterren

RSS Sindikazioa

Atom RSS
Euskalirratiak

Publizitatea

 

Bidali iragarkia honako formularioa erabiliz

 

Azaldu proposamena gurekin harremanetan jarriz

 

Ikusi entzuleei buruz xehetasunak