Entzun Irratia Zuzenean
Lehio berrian

Franck Dolosor: Gernika Batailoiari buruzko dokumentala.

Baleuko ekoizpen etxea Gernika Batailoiari buruzko dokumental bat grabatzen hasi zen joan den astean. «1945ean, Euskadiko Gobernuak erbestetik Europako historian mehatxu handiena izan zenaren aurka egin zuen, nazien okupazioari, alegia», azaldu du ekoizpen etxeak. «Libertad batailoiarekin batera, ideologia guztietako gudariek helburu bakar batekin beraien bizia arriskuan jarri zuten, askatasunaren alde borroka egitea». Dokumentala euskaraz, gaztelaniaz eta frantsesez egingo dute —lehen biak ETBrako eta hirugarrena France3rako—. Iban Gonzalez da zuzendaria, eta Franck Dolosor gidoilaria. Elkarrizketatuen artean daude, besteak beste, Francisco Perez gudaria, Jean Claude Larronde historian aditua, Mikel Epaltza apaiza, Mikel Rodriguez —hemeretzi gudariren testigantzak jaso ditu liburu batean— eta hainbat gudariren senideak.

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Share selected track on FacebookShare selected track on TwitterShare selected track on Google Plus
Deskargatu

Azken eguneratzea hemen: Asteartea, 2015(e)ko abuztuak 04