Entzun Irratia Zuzenean
Lehio berrian

G7aren kontragailurraren xedea izanen da beste mundu antolaketa bat proposatzea.

" Euskal Herritik beste mundu bat sortzen " lelopean 40 konferentzia, 200 mintzalari, 50 atelier, Gazteen gunea, ZADistena, Jaka Horiena antolatuko da agorrilaren 21etik goiti Hendaia eta Irun artean.Jadanik izen batzuk ere  ezagutu dira  Kontragailurrean parte hartuko dutenak. Philippe Martinez CGTko burua, Jean-Francois Julliard Greenpeacekoa, Eric Beynel Solidaires sindikatakoa, Cecile Duflot Oxfam erakundekoa, Arnaldo Otegi EH Bildukoa, Marta Rovira Kataluniatik Belgikara alde egin behar izan zuen politikaria, edo Jean Guy Talamoni Kortsikako parlamentuko burua bideokonferentziaz.Kontragailurreko ordezkariek argi utzi dute poliziaren probokazioetan ez direla sartuko, eta desobedientzia zibil baketsua eginen dutela. Jose Luis Aizpuru kazetaria Eñaut Aramendirekin mintzatu da

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Share selected track on FacebookShare selected track on TwitterShare selected track on Google Plus
Deskargatu