Entzun Irratia Zuzenean
Lehio berrian

"Gaixoa ni": kolpe ekonomiko eta emozionala Iruñean Sanferminen ezeztatzearekin

2020-
04-
22

Azken berri sailak

Iruñeako herriko etxeak San Ferminak ezeztatzeko hartu duen erabakiak mundu mailako oihartzuna izan du azken orduetan.  

COVID 19aren  egoera honetan, bestak eta krisi sanitarioa bateraezinak direla erran du Ana Elizalde alkateordeak. Iragarri duenez, aurtengo sanferminetarako onartua zen 3 milioi euroko aurrekondua krisiak sortu behar sozialentzat izanen da.  Enrike Maia alkateak ez du prentsaitzinekoa eman, koronabirusa duelakoan. EH Bilduk San Fermin festak ezeztatzea zentzuzkoena dela aitortu du ere, baina Sanferminetako Mahaian kolektiboak kontuan hartu gabe hartu erabakia salatu du. Maider Beloki, EH Bilduko hautetsia 

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Share selected track on FacebookShare selected track on TwitterShare selected track on Google Plus
Deskargatu
Herriko Etxeak antolaketarentzat ezartzen duen diruaz haratago, kalte ekonomikoa  sekulakoa izanen da. Iaz Sanferminek 740 milioi euro ekarri zituztela Nafarroako hiriburuko ekonomiari, estimatzen da. 
Hala, Herriko Etxeak jakinarazi duenez, ostalaritzak jasango dituen kalteak eztitzeko, azterketa bat egiten ari dira laguntzak banatzeko. EH Bilduren ustetan, aldiz, ostalaritzatik haratago, Sanferminetan kultur arloko artista, produktore eta hornitzaile anitz ere hunkituak izanen dira, baita jaietako jarduerak antolatzen dituzten peña eta elkarteak ere. Hauek aintzat hartuak izan daitezen galdegin du ezker abertzaleko taldeak.

KAXIXA koronabirusa

Euskalirratiak Twitterren

RSS Sindikazioa

Atom RSS
Euskalirratiak

Publizitatea

 

Bidali iragarkia honako formularioa erabiliz

 

Azaldu proposamena gurekin harremanetan jarriz

 

Ikusi entzuleei buruz xehetasunak