Entzun Irratia Zuzenean
Lehio berrian

Garazi-Baigorri / Iholdi-Oztibarre eskualdean Etorbide elkartea sortu dute

2018-
09-
27

Azken berri sailak

EH barnekaldean ere etorkinen alde mobilizatzen da jendea. 2016 urte bukaeran Baigorriko herrian Calais-tik etorri 50 etorkinei egin zen harreratik, laguntzaileek segitzen dute harremanak atxikitzea lortu dutenekin lan egiten.Elizaren inguruko “Bestearekin” elkarteak ere familia bat laguntzen du Garazi aldean.

Eta horrez gain, joan den apirilean sortu zen Etorbide elkartea, Garazi-Baigorri / Iholdi-Oztibarre eskualdearentzat, etorkinekin kolektiboaren barne dena. Gaur egun, elkarteko kide baten etxean aterbetua da Irisarrin migrante bat. Sudandik etorri 2 adin gabeko hartuak izan dira ere Donazaharreko familia batean eta eskolatuak dira. Eta aste huntan berean, familia bati harrera egin diote, Béatrice Mainhaguet, Etorbide elkarteko kideak zehaztu digun bezala.

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Share selected track on FacebookShare selected track on TwitterShare selected track on Google Plus
Deskargatu
Elkartearekin harremanetan sartzeko: Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu
Itsasun, Kanbon, Makean, Hazparnen eta Amikuzen, barnekaldeko hainbat eremutan ere badira Etorbide bezalako elkarteak muntatuak.

Euskalirratiak Twitterren

RSS Sindikazioa

Atom RSS
Euskalirratiak

Publizitatea

 

Bidali iragarkia honako formularioa erabiliz

 

Azaldu proposamena gurekin harremanetan jarriz

 

Ikusi entzuleei buruz xehetasunak