Garaztarrak taldearen "Instan T" ikusgarria.
Izpurako Faustin Benta berri gela ttipiegi zen joan den larunbatean Garaztarrak taldeak eskaini duen “ Ixtan T “ ikusgarri berriarentzat .
Dantza garaikidea, euskal dantza eta rock-a nahasten dituen emanaldi huntan denboraren abiaduraren joan jinak eta ondorioak aintzinerat emanak izan dira .
Uztaritzeko Arantxa Lannes izan da dantza ikusgarriaren sortzailea eta Buuz Bu rock taldea zuzenan arizan da dantzariekin batean.
Jendea harriturik atera da dantzariek erakutsi duten maila haundiaz dantza garaikidean urrats herrikoietan oinarriak hartzen zituztela .Karia hortarat Buuz bu taldeak sortu duen musika ere biziki gorestua eta preziatua izan da.
Garaztarrak dantza taldearen 60 urtekari sortu den emanaldi hau ikusten ahalko da EHZ festibalean eta D.Garaziko herriko bestetan .
Urtebetzeko ospakizun frango badira ondoko asteetan eta besta haundia D.Garazin izanen da ekainaren 6an karrikako desfile, bazkari eta ikusgarria dantza talde desberdinekin.
Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.