Gazteek komunikatzeko tresna bat behar zuten Ipar Euskal Herrian
Bertako problematikak, gaiak lantzeko eta trukatzeko gunea sortu nahi izan dute ehKz tresnarekin.
EHKZ gazte proiektu komunikatibo berriak bere aurkezpena eginen du larunbat huntan Miarritzen atsaldeko 3etatik goiti antolatutako eztabaida eta tailerrekin hasiz Atabalen. Proiektu hunek gazteei hitza emaitea du helburu iparraldeko dinamika eta antolakunde guziak Ipar Euskal herriko problematiken inguruan eztabaidaaraziz. Langile bakar batekin bainan kolaboratzaile sare zabal bati esker hornituko du bere webgunea, hedatzeko formulak zabaltzeko asmoz. Ipar euskal herriak Gazte proiektu komunikatibo hunen beharra duela argi dute, Ekhi Erremundegi proiektuaren eramaleak esplikatzen digun bezala Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.
>> Deskargatu
Azken eguneratzea hemen: Ostirala, 2014(e)ko urtarrilak 31