Entzun Irratia Zuzenean
Lehio berrian

 

Glisofata belar pozoinaren gaia, Donibane Garaziko Klima eta energi arloko topaketan eztabaidatua izan da

2018-
05-
30

Azken berri sailak

Barda iragan da Donibane Garaziko herriko etxean, Eskualdeak antolaturik, Klima-airea eta Energi arloko 5 garren topaketa.

Françoise Coutant Eskualdeko lehendakari ordea eta transizio ekologikoaren arduradunak aurkeztu ditu hemendik 2050 urterat eskualdeak ereman ditzaken akzioak transizio ekologikoaren inguruan. Gogoeta fase bat idekia baitu lurralde desberdinen itzulia eginez.
Parada izan da harekin aipatzeko aste huntan Frantziako legebiltzarrak hartu jarrera Glisofata belar pozoinaren inguruan. Macron presidentak hitzeman bazuen hunen debekatzea hemendik 3 urtetarat, deputatuek erabaki dute denbora gehiago uztea pozoin horren debekatzeko.
Françoise Coutant- sozialistaren iduriko, borondate politiko eskas haundia erakutsi du Macron-en gobernuak.

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Share selected track on FacebookShare selected track on TwitterShare selected track on Google Plus
Deskargatu
Transizio ekologikoa eta aldaketa klimatikoari buruz Eskualdeak daraman gogoetaz, xehetasunak atxemaiten ahal dira Eskualdeko web gunean.

Euskalirratiak Twitterren

RSS Sindikazioa

Atom RSS
Euskalirratiak

Publizitatea

 

Bidali iragarkia honako formularioa erabiliz

 

Azaldu proposamena gurekin harremanetan jarriz

 

Ikusi entzuleei buruz xehetasunak