Entzun Irratia Zuzenean
Lehio berrian

Goiz berri

Astelehenetik ostiralera, goizeko 7 orenetarik 9-etarat, Goiz Berri saioak aktualitatea hurbiletik segitzea proposatzen dautzue.

Egun guziz gomita ezberdinak, erredakzio taldearen berri sail nagusiak eta erreportaiak, Maiana Mendiburu-ren atal berezia 8ak 5 guttitan, eta laguntzaileen aipaldiak, hara nola liburu irakurketa, euskarazko internet guneen aurkezpena eta hegoaldeko berri hautatuen laburpena.

Gainera, astearte eta ostiraletan, Pello Zabala aro ikertzaleak bere iragarpenak proposatzen dizkigu.
Ahantzi gabe jokoak 9ak 5 guttitan, bi aste guziz, apairu goxoak irabazteko.

Muga pasabideak hestearen aurkako elgarretaratzeak egin dira larunbatean Saran eta Hendaian

Fratziako gobernuak aste honetan 8 muga bide hestea deliberatu du Ipar eta Hego Euskal Herriaren artean. Larrainetik hasi eta Hendaiaraino diren 8 bide fisikoki itxi ditu Prefetak, eta erabaki horren kontra elgarretaratzeak egin dira larunbatean, Saran edo Hendaia eta Irun arteko zubian:

Azken eguneratzea hemen: Astelehena, 2021(e)ko urtarrilak 18
 

Baionako Lauga gelan, ez dira gehiago etxegabeak aterpetuko

Baionako Lauga gelak ez ditu gehiago etxe gabekoak aterpetuko astelehen huntatik goiti. Konfinamendu garaieko urgentziazko dispositiboa zen, hetsialdiak pasa baitira, herriak erabaki du hortan uztea. Beste gune bat proposatuko du Euskal Hirigune Elkargoak, Marga Forestier: 

 

 

“Ezin da erran eliza krisian dela. Krisian da mundu aberatsean : Europan eta Ameriketan”

Xipri Arbelbide apezak beste liburu bat argitaratu berri du :  Erein argitaletxean, “Oilarra Kukuruka” du izenburua. Ideia, apez batzu Aillet apezpikuari igorri zioten gutunetik abiatu da. Eliza zertan den Ipar Euskal Herrian aipatzen du besteak beste, baina ez bakarrik. Olatz Idoate harekin elekatu da

   

Goiz berriko gonbidatua: « Ametxeko » termika bülegoa sortü düan Maider Larrory

Izan etxe zahar edo berrietan ere, isolatze mentsagatik energia hanitx aidean galdürik da. Hartako Frantziak etxen berritze termikoaz plan bat eramaiten dü. Berrikuntza termikoarentako sos lagüntza franko badira eta arnaker kaxü egin behar da. Galtzen gira, eta goiz hontako kümitak argitüko gütü. Maider hoqui, « Ametxeko » termika bülegoa sortü düan Maider Larroryrekin mintzatü da: (Argazkia: kanaldude)

Azken eguneratzea hemen: Ostirala, 2021(e)ko urtarrilak 15
 

“Zauriturik egon ondotik, Asier Usarraga Baionako hirugarren lerroa zelairat itzuliko da”

Errugbian, Leicesteren kontrako partidaren ondotik, Avironen dinamika moztu zuen koronabirusakGeroztik, Europako kopako xapelketak ere pausan ezarri dituzte – Horien ordez, TOP14ko partidak sartu dituzte. Duela 2 aste gibelaturik izan zen Aviron – Paue, larunbat arrats huntan jokatuko da Baionan. Baionari doakionez, Asier USARRAGA 3. lerroa zelairat itzuliko da. Kriztof Arotzarenak Donostiar jokalaria elkarrizketatu du

Baiona – Paue, larunbat arrasteko 9 orenetan – ondotik, urtarrilaren 22an, Arroxelara joanen dira xuri urdinak. Eta urtarrilaren 30ean, Agen errezebituko dute.
   

Nabigazioa orrika