Entzun Irratia Zuzenean
Lehio berrian

Goiz berri

Astelehenetik ostiralera, goizeko 7 orenetarik 9-etarat, Goiz Berri saioak aktualitatea hurbiletik segitzea proposatzen dautzue.

Egun guziz gomita ezberdinak, erredakzio taldearen berri sail nagusiak eta erreportaiak, Maiana Mendiburu-ren atal berezia 8ak 5 guttitan, eta laguntzaileen aipaldiak, hara nola liburu irakurketa, euskarazko internet guneen aurkezpena eta hegoaldeko berri hautatuen laburpena.

Gainera, astearte eta ostiraletan, Pello Zabala aro ikertzaleak bere iragarpenak proposatzen dizkigu.
Ahantzi gabe jokoak 9ak 5 guttitan, bi aste guziz, apairu goxoak irabazteko.

Mendiko suak,iraganeko ohitura?

Mendiko suak ipar euskal herrian, euskal herriko laborantxa ganbarak eramandako lana aurkeztua izan da publikoki Ainiza Mongelozen atzo arratsaldean. Dominique Cunchinabe eta Iker Elosegi-rekin eraman dute lana. Azken hunekin dugu Artzen Letona lankidea:

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Share selected track on FacebookShare selected track on TwitterShare selected track on Google Plus
Deskargatu

 

Urepeleko Karine Etxeberri, euskarazko agregazioa tituloa lortzen lehena

Aurten, lehen aldiko euskal ikasketetan, ikasle batek lortu du joan den ekain erditsutan, Agregazioaren titulua. Urepeleko Karine Etxeberri izan da lehena, GB gomita izan dugu asteazken goiz huntan, Jon Casenave euskal ikasketen arduradunarekin batera. Olatz Idoate solastatu da haiekin:

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Share selected track on FacebookShare selected track on TwitterShare selected track on Google Plus
Deskargatu

Azken eguneratzea hemen: Asteazkena, 2019(e)ko uztailak 10
 

Linky kontagailuak ezartzen dituen AIRRIA enpresaren aurrean elkarretaratu dira

50 bat jende bildu dira Angelun, Linky kontagailuak ezartzen dituen AIRRIA enpresaren aitzinean. Ez dute onartzen enpresa hortako zuzendariak, Hendaiar bati eta hango ACE elkarte ekologistari egin mehatxuak. Horien bidez, AIRRIAk intimidazioa erabiltzen duela salatzen dute. Eta diote ere, legez, aizu dela bere eginbide profesionalean ari den teknikari bat argazkitan edo bideotan hartzea.
Kriztof Arotzarena kazetaria elkarretaratzean egon da:

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Share selected track on FacebookShare selected track on TwitterShare selected track on Google Plus
Deskargatu
   

Donibane Garaziko mugaz gaindiko sokorri zentroaren lehen harria pausatua izan da

Heldu den urte hastapeneko eraikia izanen den zentroak, Garazi eta Oztibarreko 35 su hiltzaile bolondresen kaserna berria aterbetuko du. Bainan  horrez gain, Aragoi, Nafarroa, Gipuzkoa eta departamenduko su hiltzaileen formatzeko gunea izanen da. Gisa hortako zentro bakarra da, Europako Poctefa mugaz gaindiko proietuak hein batean dirustatuko duena. Xehetsun guziak eman dzikio Pantxikari, Pepela Mirande Departamenduko su hiltzaileen SDIS egiturako lehendakariak.

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Share selected track on FacebookShare selected track on TwitterShare selected track on Google Plus
Deskargatu

Azken eguneratzea hemen: Asteartea, 2019(e)ko uztailak 09
 

Jon Abril, Eluyhar fundazioko zuzendari berriarekin elkarrizketa

Eluyhar fundazioa, Zientzia, Teknologia, eta Euskara uztartzen dituen fundazioa da. Joan den ekainaren 11ean zuzendari berria hautatua izan zen eta Jon Abril deitzen da, azken 7 urteetan, zuzendaria izan den Leire Cancio Oruetaren segida hartu du. Goiz Berri saioko gomita izan da astearte goiz huntan, Olatz Idoate harekin elekatu da:

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Share selected track on FacebookShare selected track on TwitterShare selected track on Google Plus
Deskargatu

 
   

Nabigazioa orrika