Entzun Irratia Zuzenean
Lehio berrian
Bannerra

Goiz berri

Astelehenetik ostiralera, goizeko 7 orenetarik 9-etarat, Goiz Berri saioak aktualitatea hurbiletik segitzea proposatzen dautzue.

Egun guziz gomita ezberdinak, erredakzio taldearen berri sail nagusiak eta erreportaiak, Maiana Mendiburu-ren atal berezia 8ak 5 guttitan, eta laguntzaileen aipaldiak, hara nola liburu irakurketa, euskarazko internet guneen aurkezpena eta hegoaldeko berri hautatuen laburpena.

Gainera, astearte eta ostiraletan, Pello Zabala aro ikertzaleak bere iragarpenak proposatzen dizkigu.
Ahantzi gabe jokoak 9ak 5 guttitan, bi aste guziz, apairu goxoak irabazteko.

18 hilabeteren buruan udal egoitza bat jasoko du Hendaitz gazte asanbladak

Hendaiako Sasiko gaztetxea hustu eta Suhiltzaileen kaserna zaharra okupatzeko sahiakera burutu du Hendaitzek. Llarunbateko okupazioa eman eta, Kotte Ecenarro auzapeza hurbildu zen Kaserna Zaharrera. Nahiko bortiz gazteen arabera, baina Herriko Etxeko bulegoetan eman ez diren negoziazioak eman ziren bertan. Auzapezak akordio bat izenpetu die, kaserna utzi, eta ordainetan 18 hilabeteren buruan udal egoitza bat emango diela Herriko Etxeak. 

Bi urtez okupatu dute gazteek Sasiko, 2016. urteko ekainetik, eta lehen unetik ibili dira auzietan APHP Parisko ospitalarekin. Azkenik, hasieran galdegindako 10.000 eurotik gorako kalte ordainak eta isunak ordaintzea ere, errefusatu zuen epaileak. Oneka Jauregi Goiz Berrin izan dugu goiz hontan Euskal Irratietan.
 

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Share selected track on FacebookShare selected track on TwitterShare selected track on Google Plus
Deskargatu

 

 

Lapurtarren biltzarrak geldialdi bat egingo du


Ekitaldi ainitzek jasaiten duten bezala, antolakuntza taldearen akidura, odol berritze edo laguntzaile eskasa gatik, aurten deliberatu da Lapurtarren Biltzarra bestak geldialdi bat eginen duela. 1979an sortu bestak, Uztaritzeko Biltzarra omentzeko, baita ondare artistiko eta kulturala sustatzea zuen asmoa. Antton Lannes antolaketakoak aipatu dauku gogoetak deia izan zirela, bainan indarrak emanez ere, ez dute ikusi espero zuten odol berritzea.

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Share selected track on FacebookShare selected track on TwitterShare selected track on Google Plus
Deskargatu

     
 

Irundik Hendaiara topoz pasatzen diren paperik gabeko etorkinak bueltan bidaltzen ditu Eusko Trenek


Joan den astean salatu zuen LAB sindikatuak Irundik Hendaiara topoz, hots, trenez pasatzen diren paperik gabeko etorkinak momentuan berean trenez Irunera bidaltzen zituela EuskoTren entrepresa kudeatzaile publikoak. LAB sindikatuko Ekaitz Telleria eta EuskoTreneko Zuzendari Nagusia den Imanol Lezarekin mintzatu da Aimar Lopez lankidea. 

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Share selected track on FacebookShare selected track on TwitterShare selected track on Google Plus
Deskargatu

   

Giles Simeoni Régions et Peuples Solidaires federakuntzaren udako unibertsitatean egon da


Estaturik gabeko nazioek oraino indarra dutela jakianrazi nahi izan dute ostegun huntan Régions et Peuples Solidaires federakuntzaren udako unibertsitatean. 3 egunez, Baionan, Korsika, Bretania, Euskal Herria, Alsazia edo Kataluniako ordezkariak biltzen dira, besteak beste, Europar hauteskundeak prestatzeko. Bake prozesua izan da gai nagusia atzo goizean, Konstituzioaren berazterketa eta Europa izanen dira ondoko eztabaidak. Hitz ordu hortara hurbildu den Gilles Simeoni Korsikako exekutiboaren presidentarekin mintzatu gira. 

 

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Share selected track on FacebookShare selected track on TwitterShare selected track on Google Plus
Deskargatu

 

Amaiur Alfaro “Bakardadea kudeatzea zaila da, bainan zure burua hobeki ezagutzeko egokia da”


Azken momentuko prestaketa batekin, eta material zaharkitua izanik ere. Amaiur Alfaro prest da, igandean Solitaire du Figaro lasterketan sartzeko. Azken urtetan lehiaketak bazterrean utzi ondotik, 7 garren aldikotz egingo du estropada, helburu handiago batekin buruan, 2020an Vendeé Globe lasterketa, munduaren itzulia bakarrik egitea bakarrik. 

Le Havre hiritik, eta 4 etapaz osatua, Inglaterra hegoaldetik, Bretainia, galizia, eta charente-vendée aldean bukatzkeo, iraila erditsu arte iraun behar luke beraz bakarrik egiten duen lehiaketan. Lasterketa bezpera honetan, Goiz Berri saioan, Arantxa Idiederren gomita izan da Amaiur
 

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Share selected track on FacebookShare selected track on TwitterShare selected track on Google Plus
Deskargatu
   

Nabigazioa orrika

Bannerra

Koronabirusa8: tratamenduak proban

Aberri Eguna balkoietan ospatzera deitu dute hainbat pertsona ezagunek