Entzun Irratia Zuzenean
Lehio berrian
Bannerra

Goiz berri

Astelehenetik ostiralera, goizeko 7 orenetarik 9-etarat, Goiz Berri saioak aktualitatea hurbiletik segitzea proposatzen dautzue.

Egun guziz gomita ezberdinak, erredakzio taldearen berri sail nagusiak eta erreportaiak, Maiana Mendiburu-ren atal berezia 8ak 5 guttitan, eta laguntzaileen aipaldiak, hara nola liburu irakurketa, euskarazko internet guneen aurkezpena eta hegoaldeko berri hautatuen laburpena.

Gainera, astearte eta ostiraletan, Pello Zabala aro ikertzaleak bere iragarpenak proposatzen dizkigu.
Ahantzi gabe jokoak 9ak 5 guttitan, bi aste guziz, apairu goxoak irabazteko.

Igande honetan burutuko da Kontrabandisten lasterketa

55.ediziorako Kontrabandisten lasterketa iraganen da igande huntan  Saran. 8,5km-ko ibilbide zaila segitu beharko dute gomitatuak izan diren 36 lasterkari. Xehetasunak biltzeko Sara-Korrika elkarteko Jean Philippe Amorenarekin  mintzatu da  Marga Forestier

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Share selected track on FacebookShare selected track on TwitterShare selected track on Google Plus
Deskargatu

 

Ossau irati sormarkak lan berezia eramaiten du belar eta ardailen kalitatear hobetzeko


Eta horrek, erran gabe doa, gasnaren gustuan eta kalitatean ondorioak ditu, sormarkaren interesa piztuz. Azken urteetan, gasna lehiaketaz gain, belar eta ardailen lehiaketa egiten da. Eta Katalogo bat ere egin dute, laborarien arteko harremana errexteko gisan.
Ossau irati sormarkako presidentearekin zira Beñat Larrory.
 

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Share selected track on FacebookShare selected track on TwitterShare selected track on Google Plus
Deskargatu
 
Azken eguneratzea hemen: Asteazkena, 2018(e)ko abuztuak 22
 

30 urte bete ditu Berttoli elkarteak


Urruñan ezaguna dugun Berttoli elkarteak 30 urte betetzen ditu eta urtebetetzea kari egun bat antolatu dute abuztuaren 26an igandearekin. Berttoli elkarteaz interesatuko gara gaur. Maia Muruaga.

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Share selected track on FacebookShare selected track on TwitterShare selected track on Google Plus
Deskargatu

   

Geroa gogoetazen ari dira Barkoxen


Barkoxeko herriak bere iraultza egin nahi dü, geroari begira jarriz. Xiberoan beste gune batzutan bezala,  “güne partekatü bat” plantatü nahi dute.

Hortako herritarrekin azterketa bat abiatu dute. Etxe hutsen arrangura agertu da, baita laborari eta ofiziale batzuen kezkak. “Barkoxe bizi” deitu elkarte bat sortu dute geroari begira. Pollo Pinque, egitasmoan parte hartu duen herritar batekin zira Beñat Larrory.

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Share selected track on FacebookShare selected track on TwitterShare selected track on Google Plus
Deskargatu
 

Irunen eskola bat ireki dute migranteentzat


Ekainaren 28tik, bidean diren 2.507 migrante lagundu dituzte Eusko Jaurlaritzatik, Foru Aldunditik, Euskadiko Gurutze Gorritik eta Bilbo, Donostia, Gasteiz eta Irungo herriko etxeetatik. Eusko Jaurlaritzak eman dituen  azken datuak dira.  Aipatu behar da ere, azken asteetako egoerari aurre eginez eta hainbat elkarte eta Gobernuz Kanpoko Erakunde.en eskaerei erantzunez, Irungo  herriak berriki Lekaenea eskolako gimnasioa adaptatu duela bidean diren migratzaileak laguntzeko, 70 leku proposatuz. Eta hala  iraila hastapen arte, orain, Gurutze gorriak jatekoa, lo egiteko eta dutxatzeko lekua eskeintzen du asteburua barne.

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Share selected track on FacebookShare selected track on TwitterShare selected track on Google Plus
Deskargatu

 
   

Nabigazioa orrika

Bannerra

Koronabirusa8: tratamenduak proban

Aberri Eguna balkoietan ospatzera deitu dute hainbat pertsona ezagunek