Entzun Irratia Zuzenean
Lehio berrian
Bannerra

Goiz berri

Astelehenetik ostiralera, goizeko 7 orenetarik 9-etarat, Goiz Berri saioak aktualitatea hurbiletik segitzea proposatzen dautzue.

Egun guziz gomita ezberdinak, erredakzio taldearen berri sail nagusiak eta erreportaiak, Maiana Mendiburu-ren atal berezia 8ak 5 guttitan, eta laguntzaileen aipaldiak, hara nola liburu irakurketa, euskarazko internet guneen aurkezpena eta hegoaldeko berri hautatuen laburpena.

Gainera, astearte eta ostiraletan, Pello Zabala aro ikertzaleak bere iragarpenak proposatzen dizkigu.
Ahantzi gabe jokoak 9ak 5 guttitan, bi aste guziz, apairu goxoak irabazteko.

Maravillas Gaztetxeak krisia sortu du Nafarroako gobernuan


Iruneako Maravillas Gaztetxea elgarrizketaren zain da memento huntan, baina Gaztetxearen inguruko gertakariek, argi gorria piztu dute Nafarroako Gobernuan. Iruneako alde zaharreko jauregia okupatu duten gazteek, gune autogestionatua nahi lukete beren aktibitateen aitzinatzeko, baina jauregiaren jabe den Nafarroako gobernuak, ez du argi ikusten proiektu horren gibelean nor dagoen, eta zertarako nahi duten.

Maria Solana gobernuko bozeramaileak, gaztetxearen gibelean, proiektu politiko bat dagoela dio, eta onartzen du ere, gobernu koalizioa osatzen duten kideen artean, ezadostasun azkarra izan dutela. Oroit lau alderdi politikok osaturiko koalizioak, gobernutik kendu zuela UPN eskuineko alderdia, eta Uxue Barkosek zuela gobernu berria osatu.
 

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Share selected track on FacebookShare selected track on TwitterShare selected track on Google Plus
Deskargatu
 

Maitaldia dantza festibala irailean Biarritzen


Miarritzeko karrikak, ikusgarri gelak bezain bat beteko dira irailaren 7a eta 16a artean, Maitaldiaren karietara. Urtero Biarritrz Culture-ek eta Malandain Ballet Biarrtiz konpainiak antolatzen duten dantza festibalak izen ezagunak edo berriak deskubritzeko parada emaiten digu Miarritzeko geletan. Amaturrentzat aukera izanen da ere praktikatzeko dantza ikastaroekin, master class edo urteroko Gigabarres izeneko hondartza handian gertatzen den dantza ariketa erraldoiarekin. 

Maitaldiaren filosofia aipatzen digu Eloixa Ospital-ek, Biarritz Culture-eko komunikazio arduraduna da.
 

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Share selected track on FacebookShare selected track on TwitterShare selected track on Google Plus
Deskargatu
 
 

« La soutane noir » Eliza katolikoaren kritika, liburu batean


Eleberri beltz bat argitaratu du Michel Oronosek, Maia Muruaga idazlearekin egon zira.

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Share selected track on FacebookShare selected track on TwitterShare selected track on Google Plus
Deskargatu

   

33 titulu banatu dira pilotako aste nagusian

Jokoa Garbiko tituluarekin burratu da atzokoan, Frantziako Federakuntzaren Aste Nagusia. Aste batez 33 xapel banatuak izan dira eta azkena, Baionako Avironendako izan da. Joko Garbiko lehen mailan, Baionak, uste baino erresago ereman zuen, Amikuzeko hirukoetaren kontra. Etxart-Sarratia eta Iraxabal 40-28 nagusitu zaizkiete Goux-Irigoin eta Frantxistegiri. 

Frantziako federakuntzako arduradunek Aste Nagusiaren bilan baikorra egin dute, bai jende aldetik eta bai antolaketaren aldetik.
 

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Share selected track on FacebookShare selected track on TwitterShare selected track on Google Plus
Deskargatu

 

 

Surflari eta bainuzaleen hondartzetako gatazkak

Hondartzan, Surflari eta bainuzleen arteko elgar bizitza ez da beti hain sinple izaiten. Hendaian adibidez, Urte guziz gatazka berdina agertzen da. Euskal Herriko hondartza luzeena den hunek, 3.5 kilometro ditu, eta zaintzaileentzat ezinezkoa da denetan izatea. Hortako, aspalditik guneak plantan emanak dira, geroz eta gehiago diren surflariek bainuzaleak jo ez ditzaten, baina ez dira beti errespetatuak

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Share selected track on FacebookShare selected track on TwitterShare selected track on Google Plus
Deskargatu

   

Nabigazioa orrika

Bannerra

Koronabirusa8: tratamenduak proban

Aberri Eguna balkoietan ospatzera deitu dute hainbat pertsona ezagunek