Entzun Irratia Zuzenean
Lehio berrian
Bannerra

Goiz berri

Astelehenetik ostiralera, goizeko 7 orenetarik 9-etarat, Goiz Berri saioak aktualitatea hurbiletik segitzea proposatzen dautzue.

Egun guziz gomita ezberdinak, erredakzio taldearen berri sail nagusiak eta erreportaiak, Maiana Mendiburu-ren atal berezia 8ak 5 guttitan, eta laguntzaileen aipaldiak, hara nola liburu irakurketa, euskarazko internet guneen aurkezpena eta hegoaldeko berri hautatuen laburpena.

Gainera, astearte eta ostiraletan, Pello Zabala aro ikertzaleak bere iragarpenak proposatzen dizkigu.
Ahantzi gabe jokoak 9ak 5 guttitan, bi aste guziz, apairu goxoak irabazteko.

Hiru kontzertu eskainiko ditu Kalakan hirukoteak, Sarako Lezeetan


Bihartik eta ostegunera berriz ere Kalakan hirukoteak hitz ordua emaiten digu Sarako leizeetan. Bada orain 4 urte kontzertu horiek antolatzen dituztela. Ingurune berezia eta artista eklektikoak proposatzen dituzte aurten ere, hiru gauadiak ezberdinak izanen baitira. Kalakan hirukotearekin batera izanen dira gau bakoitx Oihan Oliarj-Ines, Maitane Sebastian biolontxelo joilea eta Alexandre Arkhincheev kantari eta musikari mongoliarra. Gaueko 9terditan izanen dira kontzertuak. 

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Share selected track on FacebookShare selected track on TwitterShare selected track on Google Plus
Deskargatu

 

Bartzelonako etxezitza politika Baigorrin aztergai


“Lendemains de fêtes”, Yan Mauryren filma ikusi dugu , joan den larunbatean, Baigorrin, Euskal Herriko Unibersitate Herrikoiak antolatu gaualdian. Bartzelonan, beste hiri ainitzetan bezala, 2008ko krisiatik landa, jende ainitz beren bizitegitik kanporatua izan da, bankoen inposaketaren ondorioz. Zerbait egin ditaikenez liberalismoak sortu espekulazioaren kontra galde egin diogu Xabi Larralderi….

 

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Share selected track on FacebookShare selected track on TwitterShare selected track on Google Plus
Deskargatu
 

Mikel Iribarren "Monsantok hiltzen du, Monsanto hil behar dela hain segur "


Estatu batuetan izan den auzi erabakia, azkarra da. Kaliforniako justiziak, 289 milioi dolarreko isuna pagatzea kondenatu du Monsanto, gaur egun Bayerren esku dena. Roundup produktuaren lanjerra onartu du auzitegiak, baratzezain honi. 1984 urtetik susmoak badira, glifosatak sortzen duen minaz, bainan lehen aldia da kondenatua dela horretarako.  

Mikel Hiribarren ELB eta Confederation Paysanneko kidea Arantxa Idiederren gomita izan da :

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Share selected track on FacebookShare selected track on TwitterShare selected track on Google Plus
Deskargatu
   

10 urteren ostean Buuzbu musika taldea desegingo da


Hamar urteko ibilbidea beteta, Buuzbu taldeak azken kontzertua eskainiko du. Akustikoan hasi zen taldea Zikiroan animatzeko helburuarekin eta DJ Zebraren mashup-ak jarraituz kontzertu talde bihurtu zen Buuzbu taldea.

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Share selected track on FacebookShare selected track on TwitterShare selected track on Google Plus
Deskargatu

 

Euskal Herriko Unibertsitate Herrikoiak Bartzelonako espekulazioa jorratuko du


« Lendemain de Fêtes » izeneko filma baten ikusterat gomitatzen gaitu, ortzirale huntan, Euskal Herriko Unibersitate Herrikoiak, Baigorrin. Filma horrek erakusten du bizitegien espekulazio fenomenoa Bartzelonan eta berezikiago zer jokoa duten Airbnb bezalako interneteko multinazionalek.

Hiri nagusi guzietan bezala, populazio pobreena bortxatua da hirierdia uztea. Zein ote den politikoen ahalegina ere jorratzen  da filma hortan eta barnatuko da  ondotik izanen den debatean. Hor izanen baitira Yan Mory filma egilea eta Xabi Larralde. Filma arratseko 8ak eterditan zabalduko da, Baigorriko Bil Etxea gelan, eta Katalandar afari bat proposatua izanen da aintzinetik 7 orenetarik goiti.

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Share selected track on FacebookShare selected track on TwitterShare selected track on Google Plus
Deskargatu

 
   

Nabigazioa orrika

Bannerra

Koronabirusa8: tratamenduak proban

Aberri Eguna balkoietan ospatzera deitu dute hainbat pertsona ezagunek