Entzun Irratia Zuzenean
Lehio berrian
Bannerra

Goiz berri

Astelehenetik ostiralera, goizeko 7 orenetarik 9-etarat, Goiz Berri saioak aktualitatea hurbiletik segitzea proposatzen dautzue.

Egun guziz gomita ezberdinak, erredakzio taldearen berri sail nagusiak eta erreportaiak, Maiana Mendiburu-ren atal berezia 8ak 5 guttitan, eta laguntzaileen aipaldiak, hara nola liburu irakurketa, euskarazko internet guneen aurkezpena eta hegoaldeko berri hautatuen laburpena.

Gainera, astearte eta ostiraletan, Pello Zabala aro ikertzaleak bere iragarpenak proposatzen dizkigu.
Ahantzi gabe jokoak 9ak 5 guttitan, bi aste guziz, apairu goxoak irabazteko.

Laffargue enpresa bisitatu du Bruno Lemaire ministroak


Bruno Lemaire Finantzia eta Ekonomiaren frantses ministroak agerraldi bat egin du ostegun huntan Azkaineko Laffargue enpresa famatuan. Bere bakantza denboran « enpresa eredugarri » baten bisita egiteko xedea zuen, ministroaren hitzetan. Ostegun huntan Azkaineko Larre Lore aktibitate eremuan bildu dira beraz tokiko kazetari gehienak. Frantses ministroak bere PACTE lege proiektua saldu nahi izan du bertan, PME edo enpresa ttiki eta ertainen aldeko neurriak aurkeztuz. Bere iduriko tamaina hortako enpresak dira langabeziaren sendagaia, Bruno Lemaire.

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Share selected track on FacebookShare selected track on TwitterShare selected track on Google Plus
Deskargatu

 

Atarratzeko gazna feida zen atzo

20 bat gazna salzale, ogi, erreximentu edo orano arroskilla egile, eta prefosta jente hanitx atarratzeko plazan. Benat larrory gure lankidea han zen, eta gazna salzale eta gazna txestazaleen gana hullantu da.

 

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Share selected track on FacebookShare selected track on TwitterShare selected track on Google Plus
Deskargatu
Azken eguneratzea hemen: Ostirala, 2018(e)ko abuztuak 17
 

Asier Usarraga Donostiarrak BOn jokatuko du


Hiru hilabeteko pausaren ondotik Pro D2ko errugbi xapelketak bere ibilbidea hasiko du ostiral huntan. Iaz bezala, bi euskal taldeek, Baiona eta Miarritzek,beren koloreak denfituko dituzte, eta biak ere iazko helburu berdinarekin: sailkapeneko lehen seietan sartzea. Alta, aldaketa frango bizi izan dituzte Lapurtarrek. Baionak eta Miarritzek presidente, trebatzaile eta jokolarien dantza bizi izan dute urte hastapenetik, eta BO-k, jokolari ohi bat ekarri du berriz ere. Asier Usarraga Donostiarra. Olatz Idoate lankidearekin da.
 

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Share selected track on FacebookShare selected track on TwitterShare selected track on Google Plus
Deskargatu
   

Pierre Camou Frantziako Errugbi Federakuntzako presidentea zendu da


Pierre Camou garaztarra Izpuran zendu da asteazken huntan 73 urte beteko zituela, eritasun baten kontra borrokatu ondotik. Pierre Camou errugbiaren mundua markatu zuen, Garazi aldean lehenik, baina mundu guzian ondotik. US Garazi taldearen sorreran parte hartu zuen 60garren hamarkadan, eta Frantziako Federakuntzako presidente izana zen ere 2008tik 2016 arte. Iaz oraino, Bernard Laporte presidentearen parean, aurkeztu zen, baina ez zuen irabazi. Ehorzketak, larunbat huntan iraganen dira, atsaldeko 15.00etan, D. Garaziko elizan.

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Share selected track on FacebookShare selected track on TwitterShare selected track on Google Plus
Deskargatu

 

Aroa ez da ona aurten mahastientzat


Neguan eta primaderan ukan ditugun geldirik gabeko euriek ez dute deus onik ekarri eta gaitza hedatu da. Azken egunetako beroak ere ez dira sobera baliosak izan sobera ezetasuna baitzen. Eritasuna hein batean atxikitzeko tratatzeko moldeak ere aldatzen ari dira: usu bainan hein arinagoan egiten baita orai eta mekanikalan gehiago eginez.

Aurten sekulako beranta hartu du mahatsak eta biltzeak usaian baino berantago eginen direla segurtatu daukute Baigorri aldeko mahastizainek, Urri erditsutan baino lehenago ez direla hasiko pentsatzen dute.


Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Share selected track on FacebookShare selected track on TwitterShare selected track on Google Plus
Deskargatu
   

Artikulu gehiago...

Nabigazioa orrika

Bannerra

Koronabirusa8: tratamenduak proban

Aberri Eguna balkoietan ospatzera deitu dute hainbat pertsona ezagunek