Entzun Irratia Zuzenean
Lehio berrian
Bannerra

Goiz berri

Astelehenetik ostiralera, goizeko 7 orenetarik 9-etarat, Goiz Berri saioak aktualitatea hurbiletik segitzea proposatzen dautzue.

Egun guziz gomita ezberdinak, erredakzio taldearen berri sail nagusiak eta erreportaiak, Maiana Mendiburu-ren atal berezia 8ak 5 guttitan, eta laguntzaileen aipaldiak, hara nola liburu irakurketa, euskarazko internet guneen aurkezpena eta hegoaldeko berri hautatuen laburpena.

Gainera, astearte eta ostiraletan, Pello Zabala aro ikertzaleak bere iragarpenak proposatzen dizkigu.
Ahantzi gabe jokoak 9ak 5 guttitan, bi aste guziz, apairu goxoak irabazteko.

Irunen hiru egun baino gehiago eman duten migranteei ez diete oherik eman


Azken asteetan Irunen biltzen diren etorkinek asteburu honetan karrikan lo egin dutela salatu dute elkarte ugarik. Herriko Etxeak ideki dituen egoitzetan oheak izan arren, migranteek hiru egun baino gehiago eman dituztenez, ez diete sartzen utzi. Apairurik ere ez dute jasotzen Irunen hiru egun baino gehiago eman dituztenek.

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Share selected track on FacebookShare selected track on TwitterShare selected track on Google Plus
Deskargatu

Azken eguneratzea hemen: Asteartea, 2018(e)ko abuztuak 14
 

Espartingitzako xedeak, bide honean


Asteazken hontan, hots bihar Maulen Espartinaren Besta dela eta, paradaz baliatü gira, espartingintzak hunkitzen düan bi xedeen aipatzeko Maule Etxebest Mauleko aüzapezarekin. “Mauléon” marka abiatürik da eta jadanik espartin egile bat desmartxan sartürik da. Bigerren bat ere laster desmartxan sartüko dela erran deikü Mixel Etxebestek. Xiberoa lürraldearen garapen ekonomikoarentzat eta hemen egiten den ekoizpen hunen sinesgarritarzünaren bermatzeko desmartxa horren inportentzia orhitarazi deikü.

Espartinaren ateliera xedeaz ere mintzatü zaikü. Orai Eüskal Hirigünearen eskü bada ere, eta denbora galdü bada ere, laster xedea Xiberoko sei espartin egileeri presentatüko düala Jean René Etxegaray-ek jakinarazi deikü. Orhitzen gira espartin egile zonbaiten kexüa piztü zaüala xedeak, geroztik gaüzak kanbiatü direnez galdegin diogü Mixel Etxebest-eri.

Espartinaren ateliera xedea 2021eko osoki ürrentürik izanen dela esperantxa dü. Xedea 2 millioi eterdi euro kostatü behar lüke.
 

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Share selected track on FacebookShare selected track on TwitterShare selected track on Google Plus
Deskargatu
Azken eguneratzea hemen: Asteartea, 2018(e)ko abuztuak 14
 

Beskoitzeko auzapezak kirol zelaia okupatzen duten karabanak kanporatzea eskatu du


Euskal Hirigune Elkargoak bidaiako jendeen harreraren eskumena bere gain hartu du sortu denetik. Departamenduko eskemak 100 karabanendako eremu bat aurre ikusten du gure lurraldearentzat, gaur egun elkargoak ez du holakorik atzeman oraino. Ondorioz, uda guziz tensioak sortzen dira herriko auzapeza eta bidaieko jendeen artean. Beskoitzeko auzpaezak, joan den igandetik, kirol zelaia okupatzen dutenen kanporaketa eskatu du prefetari, indarraren bitartez. Fabienne Ayensa auzapeza entzunen dugu. 

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Share selected track on FacebookShare selected track on TwitterShare selected track on Google Plus
Deskargatu

   

Espartinaren besta asteazkenean


Meza, kantu, dantza eta pilotaz gain, animazio frango proposatuak izanen dira, asteazken huntan,  Mauleko plazan iraganen den Espartinaren Bestan.

Bi berrikuntza nagusi aurten : lehenik Maulen gaindi ibilaldi bat eginen da espartinekin. Espartin pare bat eskainia izanen da baina parte hartzeko izenak eman behar dira astelehen hontako arrats aphala aitzin Mauleko Herriko etxean.

Bigarren berrikuntza : üsatü bezala plazan instalatüko den atelierean, espartinak lehen aldikotz haiseratik eta bururaino eginen direla, jendeen aitzinean. Jente ainitz goitatzen da 27. Espartinaren besta hortan.
 

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Share selected track on FacebookShare selected track on TwitterShare selected track on Google Plus
Deskargatu
 

Orreagako gudua Luzaiden antzeztua izan da


Euskaldunek Orreagan, Xarlemanen kontra irabazi gudua, bideo, musika, antzerki, dantza eta kantuaren bidez orroitarazi da.

Orreaga fundazioak eta Etxabarrengoa elkarteak ziren antolatzaile. Han ginen, ekitalditik landa hango jendeekin mintzatu gira, lekukotasunak entzun aintzin 824 garren urtean, Eneko Arritza Iruneko erregearen koronamenduaren zati batekin hasten gira.

Bururatzeko, beti gertakari horietaz orroitzeko, hitzordu hauek ; bihar, Orreagan,  Iruneko Ganbera Abesbatzak “Arrano Beltza” Aziluren obra emanen du ; astezkenian aldiz, Orreagan baita Ibanetan, lore eskaintza, hitzaldi, bazkarri besteak beste izanen dira.
 

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Share selected track on FacebookShare selected track on TwitterShare selected track on Google Plus
Deskargatu
   

Nabigazioa orrika

Bannerra

Koronabirusa8: tratamenduak proban

Aberri Eguna balkoietan ospatzera deitu dute hainbat pertsona ezagunek