Entzun Irratia Zuzenean
Lehio berrian
Bannerra

Goiz berri

Astelehenetik ostiralera, goizeko 7 orenetarik 9-etarat, Goiz Berri saioak aktualitatea hurbiletik segitzea proposatzen dautzue.

Egun guziz gomita ezberdinak, erredakzio taldearen berri sail nagusiak eta erreportaiak, Maiana Mendiburu-ren atal berezia 8ak 5 guttitan, eta laguntzaileen aipaldiak, hara nola liburu irakurketa, euskarazko internet guneen aurkezpena eta hegoaldeko berri hautatuen laburpena.

Gainera, astearte eta ostiraletan, Pello Zabala aro ikertzaleak bere iragarpenak proposatzen dizkigu.
Ahantzi gabe jokoak 9ak 5 guttitan, bi aste guziz, apairu goxoak irabazteko.

Buztin ontziak errealitata areagotuan


Bustin ontziak egiten dituen Goicoechea etxeaz mintzatuko gara gaur, Mugikor aplikazio bat sortu berri dute errealitate areagotuan, saltzen dituzten ontziak gure etxeetan probatu ahal izateko. Maia Muruagak eskeintzen dizkigu xehetasunak.

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Share selected track on FacebookShare selected track on TwitterShare selected track on Google Plus
Deskargatu

 

Cabok eraman du Hondarribiko XXXI. bandera eta batelerek Eusko Tren liga matematikoki garaitu dute


Igande hontan goi mailako bi estropada izan ditugu Hondarribian, gizonetan Eusko Label ligako bandera Galiziako Cabok eraman du. Bigarren txandan zen, eta denbora hoberena egin du, 12 ehunenekoz soilik  gaina hartu dio Urdaibairi.  3garren Hondarribia. Azken hauek, 3garren txandan ari ziren.


KAE-1 Ligan, larunbatean jokatu zen Astilleroko bandera.Etxekoek irabazi zuten eta Lapurdik Arraun taldeak 7. Bukatu zuen. Sailkapen orokorrean, Astillero lehena da, Lapurdi 7garren

Emazteen Euskotren ligan, lehen San Juan, bigarren. Orio, hirugarren Donostiako arraun eta laugarren Hondarribia. Nahiz eta oraino bi estropada eskas diren, Donibaneko arraulariek jadanik titulua eskuratu dute. ETE Ligan, Lapurdiko Arraun taldeak 8garren bukatu du estropada, eta 8garren da salkapen orokorrean.
 

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Share selected track on FacebookShare selected track on TwitterShare selected track on Google Plus
Deskargatu
Azken eguneratzea hemen: Astelehena, 2018(e)ko abuztuak 13
 

"Herrien enbaxada" eraikiko dute ZAD gunean


ZAD eremuarekin  elkartasuna adierazteko ,Euskal Herriko mugimendu autogestionatutako hainbat kideek “Amankomunak” taldea sortu zuten. Azken hilabeteetan,  ZAD gunean eraikitzen ari diren “Herrien enbaxada” –ren eraikuntzan laguntzen aritu dira. EHtik 30 lagun inguru mobilizatu dira horretarako. “Herrien enbaxada” munduko borroken bilgunea bilakatzea du helburu eta irailaren hasieran inauguratuko dute.

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Share selected track on FacebookShare selected track on TwitterShare selected track on Google Plus
Deskargatu

   

Igandean ospatuko da “Hondarribiko XXXI. Bandera"


Arraunaren asteburua izanen dugu Hondarribian, 4 bandera jokoan, larunbatean eta igandean 4 estropada izanen dira orotara. Igandean, lehen mailako estropadak jokatuko dira, gizonezkoetan Eusko Label ligarekin eta emakumezkoetan Eusko tren Ligarekin. Jose Luis Aizpuru eta Jean Pierre Harotzarene kazetariekin izan da Joseba Amunarriz, Hondarribiako patroia.

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Share selected track on FacebookShare selected track on TwitterShare selected track on Google Plus
Deskargatu

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Share selected track on FacebookShare selected track on TwitterShare selected track on Google Plus
Deskargatu

 

Arrantza ontzi zahar bat arraberritzen dabiltza, mediterraneoan etorkinak laguntzeko


Gipuzkoako ‘Itsas Laguntza Humanitarioa’ eta Sevillako ‘Proem-Aid’ elkarteen ekimena da urtearen hastapenetik lantzen ari direna. Getariako arrantza ontzi zahar bat arraberritzen dute, Mediterraneora etorkinak laguntzera joateko. Laguntzaile anitzen esku kolpeei esker, Pasaiako portuan dabiltza ‘Aita Mari’ ontziari azken lanen egiten. Ainara Lasarte bolondresarekin mintzatu da Aimar Lopez gure kazetaria. 

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Share selected track on FacebookShare selected track on TwitterShare selected track on Google Plus
Deskargatu

   

Artikulu gehiago...

Nabigazioa orrika

Bannerra

Koronabirusa8: tratamenduak proban

Aberri Eguna balkoietan ospatzera deitu dute hainbat pertsona ezagunek