Entzun Irratia Zuzenean
Lehio berrian

Goiz berri

Astelehenetik ostiralera, goizeko 7 orenetarik 9-etarat, Goiz Berri saioak aktualitatea hurbiletik segitzea proposatzen dautzue.

Egun guziz gomita ezberdinak, erredakzio taldearen berri sail nagusiak eta erreportaiak, Maiana Mendiburu-ren atal berezia 8ak 5 guttitan, eta laguntzaileen aipaldiak, hara nola liburu irakurketa, euskarazko internet guneen aurkezpena eta hegoaldeko berri hautatuen laburpena.

Gainera, astearte eta ostiraletan, Pello Zabala aro ikertzaleak bere iragarpenak proposatzen dizkigu.
Ahantzi gabe jokoak 9ak 5 guttitan, bi aste guziz, apairu goxoak irabazteko.

Pierre Camou Frantziako Errugbi Federakuntzako presidentea zendu da


Pierre Camou garaztarra Izpuran zendu da asteazken huntan 73 urte beteko zituela, eritasun baten kontra borrokatu ondotik. Pierre Camou errugbiaren mundua markatu zuen, Garazi aldean lehenik, baina mundu guzian ondotik. US Garazi taldearen sorreran parte hartu zuen 60garren hamarkadan, eta Frantziako Federakuntzako presidente izana zen ere 2008tik 2016 arte. Iaz oraino, Bernard Laporte presidentearen parean, aurkeztu zen, baina ez zuen irabazi. Ehorzketak, larunbat huntan iraganen dira, atsaldeko 15.00etan, D. Garaziko elizan.

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Share selected track on FacebookShare selected track on TwitterShare selected track on Google Plus
Deskargatu

 

Aroa ez da ona aurten mahastientzat


Neguan eta primaderan ukan ditugun geldirik gabeko euriek ez dute deus onik ekarri eta gaitza hedatu da. Azken egunetako beroak ere ez dira sobera baliosak izan sobera ezetasuna baitzen. Eritasuna hein batean atxikitzeko tratatzeko moldeak ere aldatzen ari dira: usu bainan hein arinagoan egiten baita orai eta mekanikalan gehiago eginez.

Aurten sekulako beranta hartu du mahatsak eta biltzeak usaian baino berantago eginen direla segurtatu daukute Baigorri aldeko mahastizainek, Urri erditsutan baino lehenago ez direla hasiko pentsatzen dute.


Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Share selected track on FacebookShare selected track on TwitterShare selected track on Google Plus
Deskargatu
 

Agorrilak 17,18 eta 19an Bidasoa Folk festibala burutuko da


Ostiraletik eta igandera Bidasoa Folk festibalaren 18. edizioa iraganen da. Nazioartetik etorri, Los Sabandeños, Sharon Shannon eta Dyaa Znibe musikalariek Hondarribia, Irun eta Hendaian, urririk izanen den, kontzertu bana eskainiko dute. Peli Lekuona.

{audio}https://archive.org/download/ZalgizekoGaztantegiaBettanHoki/Bidasoa%20Folk%20Peli.mp3{audio}

   

Zalgizeko «Etxe gazna» gasnategiak crowfouding kanpaina abiatu du.


80 pertsonez osatutako kooperatiba da hau. Galdeari erantzuteko helburuarekin, bere aktibitatea handitu nahi du eta gunea modernizatu. Diru bilketa honetan 50 000bat euro dute helburua. Beñat Larrory zurekin duzu, Bettan Hoki kooperatibako kidea.

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Share selected track on FacebookShare selected track on TwitterShare selected track on Google Plus
Deskargatu

 
 

Claire Heguy jostunak “The Overshew Fashion Awards" lehiaketa irabazi du


Hazparneko Claire Heguy jostunak, jantzi berriak sortzen ditu jantzi zahar batzuetatik abiatuz. Zelanda Berrian iragaiten den “The Overshew Fashion Awards » lehiaketan parte hartu du. Berziklatuak diren jauntziak dira saristatuak, 7 sail desberdinetan. Irabazi du sari bat: “Bittori” deitu arroparentzat. 

 

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Share selected track on FacebookShare selected track on TwitterShare selected track on Google Plus
Deskargatu
   

Nabigazioa orrika