Entzun Irratia Zuzenean
Lehio berrian

Goiz berri

Astelehenetik ostiralera, goizeko 7 orenetarik 9-etarat, Goiz Berri saioak aktualitatea hurbiletik segitzea proposatzen dautzue.

Egun guziz gomita ezberdinak, erredakzio taldearen berri sail nagusiak eta erreportaiak, Maiana Mendiburu-ren atal berezia 8ak 5 guttitan, eta laguntzaileen aipaldiak, hara nola liburu irakurketa, euskarazko internet guneen aurkezpena eta hegoaldeko berri hautatuen laburpena.

Gainera, astearte eta ostiraletan, Pello Zabala aro ikertzaleak bere iragarpenak proposatzen dizkigu.
Ahantzi gabe jokoak 9ak 5 guttitan, bi aste guziz, apairu goxoak irabazteko.

Munduko itsas arraunketa txapelketarako prestatzen dabil Jessica Berra

Jessica Berra arraunlari Hendaiarra Canadan ospatuko den Munduko itsas arraunketa txapelketarako prestatzen ari da. Bakarka alde batetik eta bestetik binakako mixtoan Lionel Picard.ekin parte hartuko du urriaren 11etik 14ra Canadan iraganen den Munduko itsas arraunketan eta bidai gastuen kubritzeko gaur ere pintxo potea izango dugu Endaika elkartean arratseko 19etatik aurrera. 

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Share selected track on FacebookShare selected track on TwitterShare selected track on Google Plus
Deskargatu

 

Dokumental bat Orreagako gudua oroitzeko


1240 urte eginen du aurten euskaldunek Errolanek zuzentzen zuen Karlomagnoren armadaren kontra irabazi zutela Orreagan.  Urtemuga horren ospatzeko eta egiazko historia kondatzeko kezkarekin Orreaga fundazioak eta Etxabarrengoa elkarteak, hainbat ekitaldi antolatzen dituzte. Eta horietan Gaizka Arangurenek zuzendu duen dokumentala Iruñea herriaren suntsiketaz, Orreagako bataila aitzin egin zena.

 

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Share selected track on FacebookShare selected track on TwitterShare selected track on Google Plus
Deskargatu
Azken eguneratzea hemen: Asteartea, 2018(e)ko abuztuak 14
 

Irunen hiru egun baino gehiago eman duten migranteei ez diete oherik eman


Azken asteetan Irunen biltzen diren etorkinek asteburu honetan karrikan lo egin dutela salatu dute elkarte ugarik. Herriko Etxeak ideki dituen egoitzetan oheak izan arren, migranteek hiru egun baino gehiago eman dituztenez, ez diete sartzen utzi. Apairurik ere ez dute jasotzen Irunen hiru egun baino gehiago eman dituztenek.

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Share selected track on FacebookShare selected track on TwitterShare selected track on Google Plus
Deskargatu

Azken eguneratzea hemen: Asteartea, 2018(e)ko abuztuak 14
   

Espartingitzako xedeak, bide honean


Asteazken hontan, hots bihar Maulen Espartinaren Besta dela eta, paradaz baliatü gira, espartingintzak hunkitzen düan bi xedeen aipatzeko Maule Etxebest Mauleko aüzapezarekin. “Mauléon” marka abiatürik da eta jadanik espartin egile bat desmartxan sartürik da. Bigerren bat ere laster desmartxan sartüko dela erran deikü Mixel Etxebestek. Xiberoa lürraldearen garapen ekonomikoarentzat eta hemen egiten den ekoizpen hunen sinesgarritarzünaren bermatzeko desmartxa horren inportentzia orhitarazi deikü.

Espartinaren ateliera xedeaz ere mintzatü zaikü. Orai Eüskal Hirigünearen eskü bada ere, eta denbora galdü bada ere, laster xedea Xiberoko sei espartin egileeri presentatüko düala Jean René Etxegaray-ek jakinarazi deikü. Orhitzen gira espartin egile zonbaiten kexüa piztü zaüala xedeak, geroztik gaüzak kanbiatü direnez galdegin diogü Mixel Etxebest-eri.

Espartinaren ateliera xedea 2021eko osoki ürrentürik izanen dela esperantxa dü. Xedea 2 millioi eterdi euro kostatü behar lüke.
 

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Share selected track on FacebookShare selected track on TwitterShare selected track on Google Plus
Deskargatu
Azken eguneratzea hemen: Asteartea, 2018(e)ko abuztuak 14
 

Beskoitzeko auzapezak kirol zelaia okupatzen duten karabanak kanporatzea eskatu du


Euskal Hirigune Elkargoak bidaiako jendeen harreraren eskumena bere gain hartu du sortu denetik. Departamenduko eskemak 100 karabanendako eremu bat aurre ikusten du gure lurraldearentzat, gaur egun elkargoak ez du holakorik atzeman oraino. Ondorioz, uda guziz tensioak sortzen dira herriko auzapeza eta bidaieko jendeen artean. Beskoitzeko auzpaezak, joan den igandetik, kirol zelaia okupatzen dutenen kanporaketa eskatu du prefetari, indarraren bitartez. Fabienne Ayensa auzapeza entzunen dugu. 

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Share selected track on FacebookShare selected track on TwitterShare selected track on Google Plus
Deskargatu

   

Nabigazioa orrika