Entzun Irratia Zuzenean
Lehio berrian

Goiz berri

Astelehenetik ostiralera, goizeko 7 orenetarik 9-etarat, Goiz Berri saioak aktualitatea hurbiletik segitzea proposatzen dautzue.

Egun guziz gomita ezberdinak, erredakzio taldearen berri sail nagusiak eta erreportaiak, Maiana Mendiburu-ren atal berezia 8ak 5 guttitan, eta laguntzaileen aipaldiak, hara nola liburu irakurketa, euskarazko internet guneen aurkezpena eta hegoaldeko berri hautatuen laburpena.

Gainera, astearte eta ostiraletan, Pello Zabala aro ikertzaleak bere iragarpenak proposatzen dizkigu.
Ahantzi gabe jokoak 9ak 5 guttitan, bi aste guziz, apairu goxoak irabazteko.

Iratxe Sorzabal eta David Plak ETAren amaiera azaldu dute Parisen

Astelehen eta astearte honetan Parisen epaitzen ari dira David Pla eta Iratxe Sorzabal. ETAko kide eta ordezkari izatea, armak eta dokumentu faltsuak eta propaganda materiala izatea leporatzen diete.

2015ko irailean Baigorrin atxilotu zituzten Bi militanteak “Bake Prozesuaren testuinguruan, EHko hainbat eragilerekin elkarrizketak egiten ari zirela. Operazio berdinean atxilotuak izan ziren ere Ramuntxo Sagarzazu eta Pantxo Flores. Parisko instrukzio epaile batek erabaki du azken bi hauek ez epaitzea. Atzoko eguna nola joan den kondatu dauku auzia segitzen duen Berriako Ekhi Erremundegi kazetariak.

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Share selected track on FacebookShare selected track on TwitterShare selected track on Google Plus
Deskargatu

 

 

Baionan batu dira jaka horiak

Baionan, jaka horien hamabigarren elgarretaratzea gauaz egin zen joan den larunbatean. Iparralde bainan ere Landesetako eta Biarnokoak gomitatuak ziren martxa animatu hortan parte hartzeko.Panpi Mercapide han zen.

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Share selected track on FacebookShare selected track on TwitterShare selected track on Google Plus
Deskargatu

 

Lurralde proiektuaren garatzeko eta definitzeko epea adostu dute Euskal Elkargoko hautetsiek

Politika orokorrak finkatu ondotik, Lurralde proiektuaren garatzeko eta definitzeko epea adostu dute Euskal Elkargoko hautetsiek. Ekonomiaz ere luzaz ari izan dira, horren parte den laborantxaz ere bai preseski, gai horietaz galdegin dio Kriztof Arotzarenak, Mixel Etxebest Euskal Elkargoko lehendakari ordeari.

{https://archive.org/download/190204EuskalElkargoaMixelEtxebestGB/19%2002%2004%20Euskal%20Elkargoa%20-%20Mixel%20Etxebest%20GB.mp3}

   

Kanboko PLU edo hirigintza planoaren berrikustea onartu du Euskal Elkargoak

136 alde, 23 kontra eta 36 abstenziorekin, Kanboko PLU edo hirigintza planoaren berrikustea onartu du Euskal Elkargoak larunbat huntan.

Alta, bilkura osoa aitzin, Kanboko oposizioak, ELBk eta Lurzaindiak abisatu zuten, hori onartuz gero, laborantxako 10 hektara lur betiko galduko zirela. Gaiak eztabaida sortu badu ere, gehienek alde egin dute. Kriztof Arotzarena:

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Share selected track on FacebookShare selected track on TwitterShare selected track on Google Plus
Deskargatu
Bestalde, larunbateko euskal elkargoko biltzar osoan, lurralde proiektuaren definitzeko epea ados dute 233 hautetsiek. Hemendik apirilerat, adostu beharko dute orain.
 

Euskal Herriko CIASa Donazaharren plantatu da

Euskal Herriko CIAS edo Herrien arteko ekitaldi sozialen zentroa Donazaharren plantatu da, aste huntan . Orai arteko 3 Cias-en segida hartzen du , Garazi-Baigorri , Xibero eta Bidaxunekoak bilduz eta orotarat 200 bat langileekin , etxean laguntza , apairu ekartze edo laguntza administratibo bezalako zerbitzuak segurtatuko ditu . Hots , bi helburuekin eginen du lan , zerbitzu eskaintza bat Euskal herri barnekaldeko eta lurraldearen garapen soziala . Beñat Cachenaut , president ordea  Goiz Berriko gomita.

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Share selected track on FacebookShare selected track on TwitterShare selected track on Google Plus
Deskargatu

   

Nabigazioa orrika