Entzun Irratia Zuzenean
Lehio berrian

Goiz berri

Astelehenetik ostiralera, goizeko 7 orenetarik 9-etarat, Goiz Berri saioak aktualitatea hurbiletik segitzea proposatzen dautzue.

Egun guziz gomita ezberdinak, erredakzio taldearen berri sail nagusiak eta erreportaiak, Maiana Mendiburu-ren atal berezia 8ak 5 guttitan, eta laguntzaileen aipaldiak, hara nola liburu irakurketa, euskarazko internet guneen aurkezpena eta hegoaldeko berri hautatuen laburpena.

Gainera, astearte eta ostiraletan, Pello Zabala aro ikertzaleak bere iragarpenak proposatzen dizkigu.
Ahantzi gabe jokoak 9ak 5 guttitan, bi aste guziz, apairu goxoak irabazteko.

Euskal Herriko CIASa Donazaharren plantatu da

Euskal Herriko CIAS edo Herrien arteko ekitaldi sozialen zentroa Donazaharren plantatu da, aste huntan . Orai arteko 3 Cias-en segida hartzen du , Garazi-Baigorri , Xibero eta Bidaxunekoak bilduz eta orotarat 200 bat langileekin , etxean laguntza , apairu ekartze edo laguntza administratibo bezalako zerbitzuak segurtatuko ditu . Hots , bi helburuekin eginen du lan , zerbitzu eskaintza bat Euskal herri barnekaldeko eta lurraldearen garapen soziala . Beñat Cachenaut , president ordea  Goiz Berriko gomita.

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Share selected track on FacebookShare selected track on TwitterShare selected track on Google Plus
Deskargatu

 

Baionako Lakarra plazaren pribatizazioa gaitzesi du Jean Claude Iriartek

Bayonne Ville Ouverte, Bihar Baiona eta Baiona 2014 oposiziko taldeek bat egiten dute lehengo auzitegiaren salmentaren salatzeko. Bastiza, katedralaren ondoan da. Hortaz gain, herriko etxeak ondoan den Lakarra plazaren parte bat ere saldu dio Alain Avril promotoreari. Plaza publikoaren pribatizatzea gaitzesten du beti oposizioak, nahiz eta Paueko auzitegiak ez dion errekurtsoa onartu. Baiona 2014 taldeko Jean Claude Iriart entzuten dugu.

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Share selected track on FacebookShare selected track on TwitterShare selected track on Google Plus
Deskargatu

 

Garak 3 milioi euro ordaindu beharko ditu Eginen zorrengatik

Duela 21 urte Audiencia Naciononala itxiarazi zuen Egin egunkariaren zorrak Garak pagatu beharko ditu. Hiru milioi euro dira. Inaki Altuna  Naiz webguneko zuzendariarekin mintzatu gara.

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Share selected track on FacebookShare selected track on TwitterShare selected track on Google Plus
Deskargatu

Azken eguneratzea hemen: Osteguna, 2019(e)ko urtarrilak 31
   

Etorkin Ginear baten kasua segitzen du Bizik


 Adingabe edo 18 urtez petikakoa dela deklaraturik , ez zaio onhartua !  Departamendua oinharritzen da PAF poliziaren ganik eskuratu duen “mail” batetan , hunek baitio omen 22 urte dituela aitortu zukeela gazteak . Hunek ukatzen du holakorik erran duenik . Bizi mogimenduak 5 galdera egin dizkio Departamenduari . Hauek zoin diren zehaztu dio Mattin Ihidope-k Pantzo Hirigarai-ri .   

 

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Share selected track on FacebookShare selected track on TwitterShare selected track on Google Plus
Deskargatu

 

Comptétitiv programako 87 enpresa Baionako Merkatal ganbaran batu dira

Duela 2 urte t’erdi abiatua, Comptétitiv’eko, mugaz gaindiko programaren kari, Akitania, Euskadi eta Nafarroako 87 enpresa bildu ziren atzo Baionako Merkatal ganbaran.Competitiv’eko Mugaz gaindiko enpresen lehiakortasuna bultzatzeko Europak diruz lagundutako programa da. Eta 3 lan ardatzen inguruan eremana dena: Agroelikagaiak, Osasuna eta ekoizpen gehigarria, 3ak industriari lotua.

Benat Jauregi, Merkatal ganbarako arduraduna eta Competitiv’eko programaren proietu eremaileak esplikatzen dauku guzia Pantxikaren mikroan.

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Share selected track on FacebookShare selected track on TwitterShare selected track on Google Plus
Deskargatu

   

Nabigazioa orrika