Entzun Irratia Zuzenean
Lehio berrian
Bannerra

Goiz berri

Astelehenetik ostiralera, goizeko 7 orenetarik 9-etarat, Goiz Berri saioak aktualitatea hurbiletik segitzea proposatzen dautzue.

Egun guziz gomita ezberdinak, erredakzio taldearen berri sail nagusiak eta erreportaiak, Maiana Mendiburu-ren atal berezia 8ak 5 guttitan, eta laguntzaileen aipaldiak, hara nola liburu irakurketa, euskarazko internet guneen aurkezpena eta hegoaldeko berri hautatuen laburpena.

Gainera, astearte eta ostiraletan, Pello Zabala aro ikertzaleak bere iragarpenak proposatzen dizkigu.
Ahantzi gabe jokoak 9ak 5 guttitan, bi aste guziz, apairu goxoak irabazteko.

Xiberoko 25 herrietako uraren kudeaketak zer esana piztu du

Euskal elkargoko azken bilkuran erabaki da Xiberoko 25 herrietako uraren kudeaketa, molde pribatuan egonen zela. Xiberoan,  EH-Bai taldeak damugarri atzemaiten du;  ura denen ontasuna izanez, herritarrei ez dadin beren ikusmoldea galdegin. Egoitz Urrutikoetxea:

 

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Share selected track on FacebookShare selected track on TwitterShare selected track on Google Plus
Deskargatu

 
 

Asisko Urmenetak Euskadi saria eskuratu du

Asisko Urmenetak Euskadi saria eskuratu du Aztihitza lanarentzat. Sariaz eta sortzaile biziaz mintzatu gara Hoztakoarekin Goiz Berrin

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Share selected track on FacebookShare selected track on TwitterShare selected track on Google Plus
Deskargatu

Azken eguneratzea hemen: Asteartea, 2019(e)ko urriak 08
 

Zaldunbordako Outlet merkatal-zentro haundiaren kontrako mugimendua handituz doa

Hondarribian, bazterrak urratu dituen Zaldunbordako Outlet merkatal-zentro haundiaren kontrako mugimendua hedatzen doa. Herriko merkatariek astero elgarretaratzeak egitea deliberatu duten bitartean, Gipuzkoa, Nafarroa eta Lapurdiko eragile ezberdinei gonbidapena luzatuko dien plataforma bat ere eratu berri dute. Eta politikan ere, Hondarribiko EAJ bakartua geratzen ari da. Koldo Nausia

Anartean, Hondarribiko Abotsanitz udal taldeak Zaldunbordako proiektua garatu nahi duen Higertoki enpresa salatu du Irungo Ertzain Etxean. Diotenez, lur-eremu horretan zundaketa batzuk egiteko baimena zuela probestu baitzuen enpresak joan den uztailean, ingurumen txostenik gabe 100.000 metro koadro zuhaitz eta landare kentzeko.
   

“Garazi en Rose” lasterketak 1500 parte hartzaile bildu ditu

Donibane Garaziko karrikak uholde arrosak hartu ditu igande goizean. “Garazi en Rose” bularreko minbiziaren kontrako lasterketak 1 500 parte hartzaile bildu ditu. Battitt Crouspeyre han zen:

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Share selected track on FacebookShare selected track on TwitterShare selected track on Google Plus
Deskargatu

 

Bihartean, Euskal Herirko merkataritza ganbaren arteko zubiak eraikitzen

Bihartean egiturak enpresen mugaz gaindiko asmoak errexten ditu. Beñat Jauregi ipar Euskal Herriko merkataritza eta industria ganberan lurralde eta sareen arduradunarekin mintzatu gara

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Share selected track on FacebookShare selected track on TwitterShare selected track on Google Plus
Deskargatu

   

Nabigazioa orrika