Entzun Irratia Zuzenean
Lehio berrian

Goiz berri

Astelehenetik ostiralera, goizeko 7 orenetarik 9-etarat, Goiz Berri saioak aktualitatea hurbiletik segitzea proposatzen dautzue.

Egun guziz gomita ezberdinak, erredakzio taldearen berri sail nagusiak eta erreportaiak, Maiana Mendiburu-ren atal berezia 8ak 5 guttitan, eta laguntzaileen aipaldiak, hara nola liburu irakurketa, euskarazko internet guneen aurkezpena eta hegoaldeko berri hautatuen laburpena.

Gainera, astearte eta ostiraletan, Pello Zabala aro ikertzaleak bere iragarpenak proposatzen dizkigu.
Ahantzi gabe jokoak 9ak 5 guttitan, bi aste guziz, apairu goxoak irabazteko.

Didier Aguerre euskal presoaren sustenguz

Didier aguerre 15 urte preso,  urte muga hunen karietarat, kanpaina bat bultzatu du ZEN sustengu komiteak, atzo abiatu dena donapaleun. 

Goizeko manifestaldian 300 jendek parte hartu dute, ondotik bazkari eta atsaldean kantaldia egin da Didier Aguerre eta lannemezaneko beste presoen ganat izan diren artista desberdinekin. Jone barnetxe:

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Share selected track on FacebookShare selected track on TwitterShare selected track on Google Plus
Deskargatu
 

EAJ-PNBk hauteskundeak irabazi ditu

Araba Bizkaia eta Gipuzkoako Herritarrak Eusko legebiltzarraren arraberritzeko deituak ziren bozka bulegoetara atzo. Emaitzak hunela gelditu dira, 75 jarlekuetatik 29 eskuratu ditu EAJ-PNVk bigarren indarra EH Bildu 17rekin, Elkarrekin Podemos 11 eta Sozialistak eta popularrak 9na.

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Share selected track on FacebookShare selected track on TwitterShare selected track on Google Plus
Deskargatu

Azken eguneratzea hemen: Astelehena, 2016(e)ko irailak 26
 

Pirenaika behi arraza hedatzeko elkartea sortu dute

Pirenaika behi arrazaren hedatzeko xedearekin, Pirenaika elkartea sortu da ostegun huntan. 10 bat laborari biltzen ditu mementoan bainan gehiagori idekia zaie. Peio Elizetxe Suskundarra da elkarteko presidenta eta Bernadette Argain kazetaria berarekin egon da.

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Share selected track on FacebookShare selected track on TwitterShare selected track on Google Plus
Deskargatu

Hain xuxen, ostirale eta larunbat huntan,Pirenaika arrazako behien erakusketa eta lehiaketak dira Elizondon. Nafarroa, Gipuzkoa eta Bizkaiko 25 bat hazleen kabalak agertuko dira Elizondoko plazan. 170 bat buru : behi eta zezen.

   

Ofizialen ganberako hauteskundeak: Jean Jacques Etxeberri

Ofizialeen ganberako hauteskundeak iraganen dira Irailaren 30 etik Urriaren 14rat. Bi zerrenda buruz buru, Union professionnelle des artisans alde batetik, Gerard Gomez buru eta bestetik Jean Jacques Etxeberri gure gomitaren zerrenda Eraikuntzaren federakuntzak, CGPME eta Lantegiakek sustengaturik. Battitt Crouspeyrek elkarrizketatu du.

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Share selected track on FacebookShare selected track on TwitterShare selected track on Google Plus
Deskargatu

Azken eguneratzea hemen: Ostirala, 2016(e)ko irailak 23
 

"Alderdi guztiekin akordioetara iristeko predt gaude": Eneko Andueza PSE alderdiko Gipuzkoako zerrendagaia

Eusko legebiltzarrerako hauteskundeak igande hontan iragango dira, orain arte argitaratutako inkesta guztiek Alderdi Sozialitaren beherakada historikoa iragartzen dute. Legebiltzarrean gaur egun dituzten ordezkarien erdira jeitsuko lirateke. Eneko Andueza, Gipuzkoako zerrendagaiak ez du uste hori gertatuko denik, inkesta bakarra igandeko bozak izango direla azaldu digu.

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Share selected track on FacebookShare selected track on TwitterShare selected track on Google Plus
Deskargatu

   

Nabigazioa orrika