Entzun Irratia Zuzenean
Lehio berrian

 

Goiz berri

Astelehenetik ostiralera, goizeko 7 orenetarik 9-etarat, Goiz Berri saioak aktualitatea hurbiletik segitzea proposatzen dautzue.

Egun guziz gomita ezberdinak, erredakzio taldearen berri sail nagusiak eta erreportaiak, Maiana Mendiburu-ren atal berezia 8ak 5 guttitan, eta laguntzaileen aipaldiak, hara nola liburu irakurketa, euskarazko internet guneen aurkezpena eta hegoaldeko berri hautatuen laburpena.

Gainera, astearte eta ostiraletan, Pello Zabala aro ikertzaleak bere iragarpenak proposatzen dizkigu.
Ahantzi gabe jokoak 9ak 5 guttitan, bi aste guziz, apairu goxoak irabazteko.

I-Ener sozietateak 3 proiektu berri martxan jarriko ditu

I-Ener sozietateak kapitalaren emendatze kanpaina bat hasten 3 proiektu berriren zabaltzeko. Panel Fotovoltaikoak ezarriko dituzte Makea, Arrosa eta Bidarrain.

Arrosa eta Bidarraikoak neurri ttipikoak dira, 60 metro karratu. Makeakoa aldiz, aixe haundiago.
Bixente Uhalde, I-Ener sozietateko langileak xehetasunak emaiten dizkio Pantxika Arranbideri

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Share selected track on FacebookShare selected track on TwitterShare selected track on Google Plus
Deskargatu
Xehetasun gehiagorentzat: i-ener
 

« Presoen Luhuso » bat izan nahi duela Pariseko mobilizazioa adierazi dute Bakegileek

Larunbatean Luhuson bildu ziren abenduaren 9ko ekimena prestatzeko eta mobilizazio soil bat ez, baina presoen gaia mugi araziko duen eguna izan nahi duela azpimarratu dute. Autobusak izanen dira eta trein bat ere Parisera joateko, Ihintza Arrieta:

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Share selected track on FacebookShare selected track on TwitterShare selected track on Google Plus
Deskargatu

 

>> Deskargatu

Azken eguneratzea hemen: Astelehena, 2017(e)ko urriak 09
 

“Cow Boyak bezala ibili ziren” Izaskun Rekalde 87ko sarekadaz

1987ko urriaren 3an, Frantziako gobernuak burutu zuen sarekada haundi bat, Ipar EHan ziren iheslarien aurka. Horien artean zen Izaskun Rekalde. Jakes Borthairu iheslarien sustengu taldeko kidea zen. 

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Share selected track on FacebookShare selected track on TwitterShare selected track on Google Plus
Deskargatu

 

>> Deskargatu

   

Elkartasun rock gaualdia Ezpeletan EHZ festibalaren alde

EHZren Zirimolan sartzera gonbidatzen du elkarteak Ostiral huntan Ezpeletan. Joan den udan festibalaren ezeztatzearen ondorioetaz eta elkartearen geroaz mintzatu gira Jon Irazabal eta Pauline Guellekin:

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Share selected track on FacebookShare selected track on TwitterShare selected track on Google Plus
Deskargatu

 

>> Deskargatu

 

13 eta 19 urte arteko gazteen %80ak Facebook kontu bat badu

Egoera hortatik abiatuz nerabeen eta gazteen arloan lanean ari diren profesionalek Sareko Ibiltariak dispositiboa plantan ezarri dute Iparraldean. Ostegun eguerdian hunen aurkezpena egin dute proiektuaren eramaile diren Adoenia, Baionako hospitalea eta Familia Laguntza kutxak. Marga forestier :

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Share selected track on FacebookShare selected track on TwitterShare selected track on Google Plus
Deskargatu
Parte hartu nahi duen egitura bakoitzak permanentziak ukanen ditu sarean, eta entzun bezala euskaldunei ere euskarazko harrera eskeiniko zaie. 
   

Nabigazioa orrika