Entzun Irratia Zuzenean
Lehio berrian

Goiz berri

Astelehenetik ostiralera, goizeko 7 orenetarik 9-etarat, Goiz Berri saioak aktualitatea hurbiletik segitzea proposatzen dautzue.

Egun guziz gomita ezberdinak, erredakzio taldearen berri sail nagusiak eta erreportaiak, Maiana Mendiburu-ren atal berezia 8ak 5 guttitan, eta laguntzaileen aipaldiak, hara nola liburu irakurketa, euskarazko internet guneen aurkezpena eta hegoaldeko berri hautatuen laburpena.

Gainera, astearte eta ostiraletan, Pello Zabala aro ikertzaleak bere iragarpenak proposatzen dizkigu.
Ahantzi gabe jokoak 9ak 5 guttitan, bi aste guziz, apairu goxoak irabazteko.

ATHS egiturak, drogei buruzko 13. jardunaldiak antolatu ditu Biarritzen

ATHS deitu adikzioak, toxikomania, hepatitisa eta hiesa deitu egiturak, drogei buruzko 13. jardunaldiak antolatzen ditu egun hauetan Biarritzen. Kanabisa dute nagusiki aipagai aurten, kanabisaren legeztatzea eta kanabisaren eragin terapeutikoa besteak beste. Mundu osoko adituak bildu dira Biarritzeko Bellevue kasinoan hiru egunez. Han zinen Ihintza Arrieta:

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Share selected track on FacebookShare selected track on TwitterShare selected track on Google Plus
Deskargatu
 

3. Erle beltzaren eguna ospatuko da igandean Bidarrain

3. Erle beltzaren eguna ospatuko da igandean Bidarrain . Erle arraza hunen ezagutarazteaz gain, erlezaintzaren gora beheren berri emaitea da egun hunen helburua.Oraiko jendartearen lan moldeek lanjerian ezarten dute hemengo erle beltza ; besteak beste erabiltzen diren pozoinekin :

Mikela Untsain , Azkainen erlezaina da eta erleen etsaietaz mintzatu zauku 

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Share selected track on FacebookShare selected track on TwitterShare selected track on Google Plus
Deskargatu
Mikela Untsain , Azkaindar erlezaina . Igantean erle beltzaren eguna Bidarrain goizeko 10 etarik goiti
 

"Etorkizunean eman beharreko pausoak xehatu ditugu" Agus Hernan, Foro Sozialeko koordinatzailea

Astearte huntan, urriaren 17an, 6 urte Donostiako Aiete jauregian bake konferentzia egin zutela egun eta leku berean, ekitaldi bat antolatu du Foro Sozial Iraunkorrak Parte hartzaileetan, besteak beste, Brian Currin Nazioarteko Harremanetarako Taldeko kidea atxeman ditaike. Ekitaldia Foro Sozialeko Agus Hernanekin aipagai asteazken huntako goiz berrin

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Share selected track on FacebookShare selected track on TwitterShare selected track on Google Plus
Deskargatu

 

>> Deskargatu

   

Euskal Haziak elkartearendako eskola sartze baikorra izan da

Euskal Haziak, hezkuntza katolikoko sail elebiduneko burrasoen elkarteak, bere biltzar nagusia egin du erakasle eta zuzendariekin, duela 10 bat egun.Aña Mari Irungaray, hunen lehendakariak sartze baikorra izan dela erraiten dauku: 

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Share selected track on FacebookShare selected track on TwitterShare selected track on Google Plus
Deskargatu

 

>> Deskargatu

 

Oreretako 4ak: "Justizia ez denean proportzionatua, ez da justizia "

7 hilabete preso direla Oreretako 3 gazte, poliziarekin izan kalapiten ondotik. Terrorismo delituak leporatzen dizkie Espainiako auzitegi gorenak . Marisa Mujika (Endikaren ama), Anabel Barcena eta Patxi Petrirena (Asierren gurasoak) espetxean dauden bi gazteen burasoen lekukotasunak jaso ditugu:

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Share selected track on FacebookShare selected track on TwitterShare selected track on Google Plus
Deskargatu

 

>> Deskargatu

Epaiketarik gabe gartzelan jarraitzen dute. 4 gazte hauen sustengurako "etorkizunaren alde" plataforma sortu da. Bi eskaera nagusi ditu: espetxean dauden gazteak askatzea auzibidea bitartean, eta epaiketa balego, hori epaitegi arruntean egitea. #Oreretako4ak

   

Nabigazioa orrika