Entzun Irratia Zuzenean
Lehio berrian

Goiz berri

Astelehenetik ostiralera, goizeko 7 orenetarik 9-etarat, Goiz Berri saioak aktualitatea hurbiletik segitzea proposatzen dautzue.

Egun guziz gomita ezberdinak, erredakzio taldearen berri sail nagusiak eta erreportaiak, Maiana Mendiburu-ren atal berezia 8ak 5 guttitan, eta laguntzaileen aipaldiak, hara nola liburu irakurketa, euskarazko internet guneen aurkezpena eta hegoaldeko berri hautatuen laburpena.

Gainera, astearte eta ostiraletan, Pello Zabala aro ikertzaleak bere iragarpenak proposatzen dizkigu.
Ahantzi gabe jokoak 9ak 5 guttitan, bi aste guziz, apairu goxoak irabazteko.

Filipe Aramendi abokata justizia sektorearen hasarreaz mintzo

Filipe Aramendi abokata gomitatu dugu Goiz Berri saiorat, justizia sektorean abiatu den mobilizazioaz argitasunak emaiteko. Epaileak, prokuradoreak, bai eta ere abokatak aho batez ari dira erraiteko, Frantses gobernuak justizia arloan emaiten dituen ahal eskasek dituztela akatsak eragiten. Pornic-eko gertakariaren biharamunean Nicolas Sarkozy frantses lehendakariak egin adierazpenak ezin onartuak direla salatzeko, mobilizazio egun haundi batetarat deitzen dute heldu den osteguneko.

Xehetasun gehiago Filipe Aramendi abokatarekin, Pantxikaren mikroan.

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Share selected track on FacebookShare selected track on TwitterShare selected track on Google Plus
Deskargatu

>> Deskargatu

Azken eguneratzea hemen: Asteartea, 2011(e)ko otsailak 08
 

Jean Louis Caset Goiz Berriko gomita Force 64 taldearen aurkezteko.

EH Bai, eta Eusko Alderdi Jeltzalearen ondotik, Force 64 taldea gomit ginuen astelehen huntan Goiz Berri saioan. Jean Louis Caset Iholdi Oztibarreko kontseilari orokorrak presentatu dauku taldea, 4 garren aldikotz bere burua aurkezten duelarik bere kantonamenduan.

Jean Louis Caset Pantxikaren mikroan.

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Share selected track on FacebookShare selected track on TwitterShare selected track on Google Plus
Deskargatu

>> Deskargatu

Azken eguneratzea hemen: Astelehena, 2011(e)ko otsailak 07
 

Julen Jauregi Migradour elkarteko errekazaina Airesta saioan

Errekak zaindu, arrainen migrazioa eta kopurua kontrolatu: Huna Julen Jauregi Baigorriar gaztearen lana! Migradour elkartearentzat lan egiten du eta Airesta saioarentzat harekin goiz bat iragan du Pantxikak.

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Share selected track on FacebookShare selected track on TwitterShare selected track on Google Plus
Deskargatu

>> Deskargatu

   

martxelo otamendi irrati elkarteen topaketan

Euskarazko 60 bat komunikabidek editorial bera karrikaratu dugu, EUSKARAZKO prentsarendako errespetua galdeginez.

Publizitatearen ukapena eta euskarari egiten dakogun ekarpena azpimarratzen dira dokumentu horretan.

Jose Luis Aizpuru solastatu da MARTXELO OTAMENDI, Berria kazetako zuzendariarekin, Hendaian egin den Elkarte Irratien Jardunaldietan izan baita.

Eta egoera ekonomikoa ez dela hain ona aipatzen dauku Martxelo Otamendik :

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Share selected track on FacebookShare selected track on TwitterShare selected track on Google Plus
Deskargatu

>> Deskargatu

 

Maritxu Lopepe erantzugailuan

Maritxu Lopepek mezu berri bat utzi du Euskal Irratien erantzungailuan.

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Share selected track on FacebookShare selected track on TwitterShare selected track on Google Plus
Deskargatu

>> Deskargatu

   

Nabigazioa orrika