Entzun Irratia Zuzenean
Lehio berrian

Goiz berri

Astelehenetik ostiralera, goizeko 7 orenetarik 9-etarat, Goiz Berri saioak aktualitatea hurbiletik segitzea proposatzen dautzue.

Egun guziz gomita ezberdinak, erredakzio taldearen berri sail nagusiak eta erreportaiak, Maiana Mendiburu-ren atal berezia 8ak 5 guttitan, eta laguntzaileen aipaldiak, hara nola liburu irakurketa, euskarazko internet guneen aurkezpena eta hegoaldeko berri hautatuen laburpena.

Gainera, astearte eta ostiraletan, Pello Zabala aro ikertzaleak bere iragarpenak proposatzen dizkigu.
Ahantzi gabe jokoak 9ak 5 guttitan, bi aste guziz, apairu goxoak irabazteko.

Errobi ibaia inguruko etxegintzako ofizialeak elkartu dira HOBEKI kooperatifan

Errobi ibaia inguruko etxegintzako ofizialeak elkartu dira HOBEKI kooperatifan. Orain duela hilabete zonbaitzu sortu zen arlo ezberdinetako lanbideak elkartuz, eta gaur prest dira bezeroen beharrer erantzuteko. 

Francis Carricart kooperatifaren proiektu eramailea da, kooperatifa hunen ideia nundik heldu den erraiten dauku : 

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Share selected track on FacebookShare selected track on TwitterShare selected track on Google Plus
Deskargatu
Eta oraino ez bada erabakia , HOBEKI kooperatifak esperantza du fite obra handietan parte hartzea, hala nola Luhusoko elizaren berritzean edo Ezpeletako mediku zentroaren eraikitzean.
 

Kataluniakoak zer ondorio Euskal Herrian? Mario Zubiaga EHUko irakaslearekin hitzegin dugu

Erabakitze eskubideaz solasgai Goiz Berrin. Kataluniakoak zer ondorio Euskal Herrian. Mario Zubiaga EHUko erakasle eta Gure Esku Dagoko kidearekin:

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Share selected track on FacebookShare selected track on TwitterShare selected track on Google Plus
Deskargatu

 

>> Deskargatu

 

Kataluniako erreferendumaren ondoren zer?

Kataluniako erreferendumak zer segida ukanen duen kondatu dio Berriako zuzendari den Martxelo Otamendik Jose Luis Aizpururi … baina ere bozkakutxak nun gordetuak izan diren… entzun dezagun Martxelo Otamendi:

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Share selected track on FacebookShare selected track on TwitterShare selected track on Google Plus
Deskargatu

 

>> Deskargatu

Azken eguneratzea hemen: Asteazkena, 2017(e)ko urriak 04
   

Baionako merkataritza eta industria ganberak ondoko urteetan landu nahi dituen ardatzak aurkeztu ditu

Baionako merkataritza eta industria ganberak aurkeztu du asteartean bere ekonomiaren barometroa, baita ondoko urteetan landu nahi dituen ardatzak enpresen alde. Peio Etxeleku enpresaburua, eta CCIko hautetsia gure gomita da:

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Share selected track on FacebookShare selected track on TwitterShare selected track on Google Plus
Deskargatu

 

>> Deskargatu

 

Eusko numerikoak 6 hilabete zirkulazioan dela

Sebas Christy Euskal moneta elkartearen ko-presidentarekin mintzatu gira joan den irailaren 23an egin duten Biltzar nagusiaren berri hartzeko. Hasteko eusko numerikoa jadanik 6 hilabete zirkulazioan dela. Nolako bilana egiten duten galdegin diogu Sebas Christy-ri: 

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Share selected track on FacebookShare selected track on TwitterShare selected track on Google Plus
Deskargatu

   

Nabigazioa orrika