Entzun Irratia Zuzenean
Lehio berrian

Goiz berri

Astelehenetik ostiralera, goizeko 7 orenetarik 9-etarat, Goiz Berri saioak aktualitatea hurbiletik segitzea proposatzen dautzue.

Egun guziz gomita ezberdinak, erredakzio taldearen berri sail nagusiak eta erreportaiak, Maiana Mendiburu-ren atal berezia 8ak 5 guttitan, eta laguntzaileen aipaldiak, hara nola liburu irakurketa, euskarazko internet guneen aurkezpena eta hegoaldeko berri hautatuen laburpena.

Gainera, astearte eta ostiraletan, Pello Zabala aro ikertzaleak bere iragarpenak proposatzen dizkigu.
Ahantzi gabe jokoak 9ak 5 guttitan, bi aste guziz, apairu goxoak irabazteko.

"Barrualdeak" poesia eta margolanaren arteko osagarritasuna

"Barrualdeak" Bildumak olerkilari eta margolari baten arteko harreman osagarria erakusteko xedea du.

Erakusketa huntan, 40 obra ikusgai dira. Jone Telleriaren margoek, Maite Toledoren poesiak irudikatzen dituzte. Maite Toledorekin solastatu gira.

Senpereko Hatsa elkarteak du proeiktu hau bultzatu. "Barrualdeak" bilduma ikusgai Senpereko Larraldean, aratseko 5:00tatik 9:00tarat.

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Share selected track on FacebookShare selected track on TwitterShare selected track on Google Plus
Deskargatu

>> Deskargatu

Azken eguneratzea hemen: Asteartea, 2011(e)ko apirilak 19
 

Inprobisazioaren bidean

Kale-antzerkiak eta benetazko libertimenduak gure programaz beste egin dute. Bapatekotasunari toki txiki bat ireki izan nahi diogu, eta pertsonai desberdinak agertu zaizkigu. Adi pastoralaren agerraldiari!!

Xabi STRUBELL :

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Share selected track on FacebookShare selected track on TwitterShare selected track on Google Plus
Deskargatu

>> Deskargatu

 

Satorra, kultura sortzaile

TOPO PASS deitzen da gazte talde batek sortu berri duen webgunea. Euskal kultura sustatzea edota laguntzea du helburu webguneak. Sare sozial berri bat, Euskal Herriko ekitaldiak segitzeko gisan. Ortzi HEGOAS, Arantxaren gomita zen goiz huntan, Goiz Berrin :

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Share selected track on FacebookShare selected track on TwitterShare selected track on Google Plus
Deskargatu

>> Deskargatu

   

Nagusien lansaria apaldu behar ote da?

Frantses alderdi sozialistak, proposamen bat egin du, enpresa publikoko nagusien lansaria apaltzea, edo bederen, lansari maximo bat emaitea. Batzuek, haien lansariaren %90a galduko lukete. Artzai MENDIBURUri galdegin dio Arantxa IDIEDER-ek zer ekartzen ahal lukeen holako erreforma batek :

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Share selected track on FacebookShare selected track on TwitterShare selected track on Google Plus
Deskargatu

>> Deskargatu

 

Nafarroaren eguna, abertzaleen besta

Apirilaren 24an eginen da Baigorrin Nafarroaren egunea. Bainan aurten erabaki bat hartu dute, Aberri eguna ber egunean antolatzea. Nafarroaren eguna, aldarrikapen egun bat dela ere oroitarazi dute Peio JUANTORENA eta Antton SEYCHAL-k Arantxa IDIEDER :

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Share selected track on FacebookShare selected track on TwitterShare selected track on Google Plus
Deskargatu

>> Deskargatu

 

   

Nabigazioa orrika