Goiz berri
Astelehenetik ostiralera, goizeko 7 orenetarik 9-etarat, Goiz Berri saioak aktualitatea hurbiletik segitzea proposatzen dautzue.
Egun guziz gomita ezberdinak, erredakzio taldearen berri sail nagusiak eta erreportaiak, Maiana Mendiburu-ren atal berezia 8ak 5 guttitan, eta laguntzaileen aipaldiak, hara nola liburu irakurketa, euskarazko internet guneen aurkezpena eta hegoaldeko berri hautatuen laburpena.
Gainera, astearte eta ostiraletan, Pello Zabala aro ikertzaleak bere iragarpenak proposatzen dizkigu.
Ahantzi gabe jokoak 9ak 5 guttitan, bi aste guziz, apairu goxoak irabazteko.
Hegazti gripearen hedapena aitzina doa
Ehun bat herrietako hazlek prebentzioz eho (hil) beharko dütüe ahate eta oiloak. Hegazti gripeaz hunkirik (oso patogenoa den H5N8), geroz eta kasü gehiago agertzen dira Frantzia hego-mendebaldean. Mementoko Ipar Euskal Herria ez da oraino hunkia. Atzo, prefeturetarik deliberatü düte eritasunaren hedapenaren ttipitzeko hegaztien hiltze prebentiboaren aplikatzea posible bilakaraztea. Lege hau 100 bat herrietan aplikatua izan daiteke, gehienak Landesetan eta 5 biarnoan.
Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.
Binazkakoa urte berriarekin batera hasiko da Eibarren eta maiatzaren 9an bururatu Bilbon
Berritasun zonbaitekin aurkeztu dute astearte goiz huntan, binazkako xapelketa. Irribarria edo Bengoetxea bezalako izen handiak adibidez, kanpo gelditu dira, enpresen erabakiz. Urrutikoetxea berriz aintzinetik ariko da eta Rezustak enpresaz aldatuko du, prestaturik, Olaizolarekin jokatzeko. Lehen partida ostiral huntan jokatuko da Eibarko ezker paretan: Jaka eta Martija, Altuna III.aren eta Mariezkurrena II.aren aurka arituko dira. Finala, maiatzaren 9an, Bilboko Bizkaia pilotalekuan.
Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.
Azken eguneratzea hemen: Asteazkena, 2020(e)ko abenduak 30Covid pandemiari bürü egiteko, olio esentziekin babesten ahal gira
Stéphanie Lauga Monein herrian naturopata da eta Xibero bio Mauleko saltegira hurbiltzen da noiztenka, nahi düanari aholkü emaiteko. Gorputzaren beharrak hobetzeko, elikagai eta olio esentzialetan bermatzen da. Covid pandemiari bürü egiteko, olio esentziekin nola babesten ahal giren galtatü deiogü.
Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.
Sarek 216 herritan mobilizatzera deitu du U9an
Euskal preso eta iheslarien etxeratzea aldarrikatzeko, 216 herri eta auzotan mobilizatzera deitu du Sarek urtarrilaren 9rako. Egin den ekimenik handienetakoa izango dela iragarri du. Urtarrilaren 9an, goizeko 11.30ean, Bilboko Euskalduna jauregian sindikal, sozial eta politika arloko ordezkariak batuko dituen ekitaldia eginen da. Eta arratsaldean, berriz, herrien txanda izango da. Giza-kateak, mosaikoak, manifestazioak edo ekitaldi musikatuak eginen dira, eta «argiztatutako bidea» ekimena eginen dute. 216 herrietako, mugikorretako argiak baliatuz osatutako 216 argazkiak sare sozialetan partekatuz.
Baionan Bake Bideak deiturik, arratsaldeko 5ak eterditan eginen da giza kate argitsua. Izenak eman daitezke hortan parte hartzeko.
Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.
Malen Garmendia (Zaporeak): "Egunero 2.000 errefuxiatuentzako otorduak segurtatzen ditugu Lesbosen, baina elkartasunaz haratago, benetako aterabidea Europako agintariei dagokie"
Zaporeak gobernuz kanpoko erakundea 2015az geroztik darama Greziako Lesbos uharteko errefuxiatuen eguneroko otorduak segurtatzen. Gaur egun 2.000 lagunentzako sukaldatzen du 16 bolondresen taldeak. Halere, pandemiak gauzak are gehiago zaildu ditu, eta irailan akanpalekuak su hartu ondotik, errefuxatu gune berrian berrantolatu behar izan dute laguntza humanitarioa. Agintarien inmobilismoa salatzen du Zaporeak-ek, errefuxatu anitzek urteak baitaramatzate han, ezin atera, konfinaturik. Pandemiari buruz, aldiz, errefuxiatuen premia larriak ikusirik "bigarren maila" batean geratu da Lesbosen.
Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.
Artikulu gehiago...
Nabigazioa orrika