Entzun Irratia Zuzenean
Lehio berrian
Bannerra

Goiz berri

Astelehenetik ostiralera, goizeko 7 orenetarik 9-etarat, Goiz Berri saioak aktualitatea hurbiletik segitzea proposatzen dautzue.

Egun guziz gomita ezberdinak, erredakzio taldearen berri sail nagusiak eta erreportaiak, Maiana Mendiburu-ren atal berezia 8ak 5 guttitan, eta laguntzaileen aipaldiak, hara nola liburu irakurketa, euskarazko internet guneen aurkezpena eta hegoaldeko berri hautatuen laburpena.

Gainera, astearte eta ostiraletan, Pello Zabala aro ikertzaleak bere iragarpenak proposatzen dizkigu.
Ahantzi gabe jokoak 9ak 5 guttitan, bi aste guziz, apairu goxoak irabazteko.

Biurrun : "Delibero hunek ez du ezker abertzalea bide demokratikoetatik kenduko"

Espainiako Auzitegi Gorenak, Sortu Alderdia legez kanpo utzi du joan en asteazkenean. Ihardokitzeak desberdinak izan dira Euskal Herria neta Espainian. Gu, Garbine Biurrun-engana jo dugu. Tolosarra, juje edo epailea, Sortu alderdiaren sorreran jadanik elgarrizketatu ginuen. Orain, Ihintza Arrieta kazetariak delibero hortaz galdezkatu du. Ihintza Arrieta :

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Share selected track on FacebookShare selected track on TwitterShare selected track on Google Plus
Deskargatu

>> Deskargatu

 

Europar direktiba batek sendabelarren erabilpena azkarki murriztuko du

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Share selected track on FacebookShare selected track on TwitterShare selected track on Google Plus
Deskargatu

>> Deskargatu

Interneten, sendabelarrak ditugu aipagai momentuan ! Mail bat ibiltzen da gutun untzi batetik besterat ! Zuek ere ukan dukezue segurki ! Joana hortaz baliatu da gai hortaz solastatzeko…

 

Hodei hil da...

...eta bere lagunak elkartzen dira bere errausteko. Hola hasten da "Errautsak" antzerkia. Gaztaroko oroitzapenak berpizten dira, eta haien maneran, laguna omentzen dute.

Donostiako antzerki saria ukan du antzezlanak.  Martxoaren 25ean Hazparnen izanen dira, eta 26an Hendaian. Ander LIPUS eta Manex FUCHS aktoreak ziren Arantxaren GOIZ BERRIko gomitak :

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Share selected track on FacebookShare selected track on TwitterShare selected track on Google Plus
Deskargatu

>> Deskargatu

   

Elebitasuna, euskararen arriskurako

Data bat emaiten ahal balitz, 1887 urtean sortu zen euskal prentsa, Euskalduna aldizkariarekin. Geroztik aldizkari eta kazeta desberdinak sortu dira. Euskal prentsan, prentsa elebiduna sartzen da. Eta azterketa batzuen arabera, euskara arriskuan emaiten du. Eneko BIDEGAIN-ek gaia aipatzen du Arantxa-rekin:

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Share selected track on FacebookShare selected track on TwitterShare selected track on Google Plus
Deskargatu

>> Deskargatu

 

Telebistaren numerizazioa

Martxoaren 29an, gure telebistak, osoki numerikora pasako dira. Telebista berriak ez dituztenek, instalazio berezi bat beharko dute.

Nola egiten dut numerikoa ez bada etxera eltzen? Zendako numerikoa?

Aldudarrak Bideoko Ximun CARRERE-kin mintzo da Arantxa:

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Share selected track on FacebookShare selected track on TwitterShare selected track on Google Plus
Deskargatu

>> Deskargatu
 

   

Nabigazioa orrika